Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Inflazioak izoztuta eutsi dio abuztuan Hegoaldean, %1,6an

Publizitatea

Ekonomia

KPI

Inflazioak izoztuta eutsi dio abuztuan Hegoaldean, %1,6an

KPIa igo egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; jaitsi, aldiz, Nafarroan.
Erregaien prezioa igo egin da. /
Erregaien prezioa igo egin da. / J.J. Guillen, Efe

2017-09-13 / Jon Fernandez

Uztaileko maila berean eutsi dio urte arteko inflazioak abuztuan ere Hego Euskal Herrian: %1,6an. Lurraldeka, uztailetik abuztura, KPI kontsumo prezioen indizeak %0,3 egin du gora Araban eta Bizkaian, eta %0,2 Gipuzkoan. Behera egin du, ostera, Nafarroan: -%0,3. Hartara, lurraldeka honela geratu da urte arteko inflazio tasa: %2koa Araban, %1,8koa Bizkaian, %1,7koa Gipuzkoan, eta %1ekoa Nafarroan.

2017ari erreparatuz gero, inflazioak maldan behera egin du urtarrilaz geroztik: urtarril eta otsailean, %2,9ra ailegatu zen —tasarik handiena 2008ko krisiaz geroztik—, argindarra eta petrolioa nabarmen garestitu zirelako. Baina, urteak aurrera egin ahala, merkatu egin dira biak, eta apaldu egin da inflazioa. Momentuz, urte arteko tasak ekainean jo zuen mailarik apalena (%1,4), bi hamarren egin zuen gora uztailean (%1,6), eta maila horretan eutsi dio abuztuan ere.

Publizitatea

Sortu kontua
Jon Fernandez

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak