Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Laboral Kutxak 50 milioi euro banatuko ditu kreditutan ekonomia sozialeko enpresentzat

Publizitatea

Ekonomia

Ekonomia soziala

Laboral Kutxak 50 milioi euro banatuko ditu kreditutan ekonomia sozialeko enpresentzat

30 milioi eurotik beherako fakturazioa duten enpresei bideratutako finantza lerroa izango da, eta hipotekarioak ez diren bermerik gabe eskuratu ahal izango dira

Europa osoan gizarte ekonomiako enpresetara espresuki bideratutako finantzazio lerrorik garrantzitsuena, hala definitu du Xabier Egibar Laboral Kutxako negozioaren garapeneko zuzendariak aurkeztu berri duten funts berria. Ekonomia sozialean diharduten enpresen finantzazioa bermatzeko 50 milioi euroko lerro bat sortu du Europako Inbertsio Funtsarekin batera. Hala behar duten enpresei 500.000 euroko kredituak eskainiko dizkio horrela kreditu kooperatibak, eta enpresa horiek ez dute hipotekarioak ez diren bermerik frogatu behar izango kreditu hori eskuratzeko. Diru hori itzultzeko epea, gainera, hiru hilabetetik hamar urtera arte luzatuko dela ere jakinarazi du Egibarrek. Kreditu horiek, gainera, 30 milioi eurotik beherako fakturazioa duten ekonomia sozialeko enpresei zuzenduta egongo da soilik.

Mailegu ildo honi esker, euskal gizarte "justu eta bateratuago" bat lortu ahal izateko proiektuak garatu ahalko direla azaldu du Egibarrek aurkezpenean. Une honetan Hego Euskal Herrian ekonomia sozialeko 2.200 enpresa daude, eta horiei guztiei eskainiko die kreditu ildo berri hau "Laboral Kutxakoak izan ala ez". Eta zenbat lanpostu sortuko dituzten aurreikuspena ere egin du, oraindik zenbat enpresa inguratuko zaizkien ez badakite ere: kreditua eskatuko duen enpresa bakoitzak bataz beste 50.000 euroko mailegua eskuratuko balu, 1.000 enpresa babestu eta 4.800 lanpostu sortu ahalko liratekeela azaldu du. Lanpostu berri horiek, gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonak eta bazterketa sozialaren mugan daudenen ehuneko bat hartuko duela ere bermatu du Egibarrek.

Aurkezpenean bertan Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburua ere egon da, eta proiektuaren garrantzia nabarmendu nahi izan du. "Ekonomia soziala babesteko konpromisoa daukagu, eta horretarako proiektuak eta funtsen sorrera babesten dugu", esan du. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak ere ekonomia soziala bultzatzeko asmoarekin lau milioi euroko laguntzak bideratuko ditu aurten. 200 proiektu enpresarial sortzeko laguntza izango dela aurreikusi du San Josek, eta horiek guztiek 850 enplegu sortuko dituztela.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak