Noiz sortua: 2020-06-28 16:15:55

ZUZENEKOA

Etxegarai garaile Baionan: «Hunkitua naiz»

158 herriko etxeen eta Euskal Elkargoaren osaketa erabakitzeko bozak zenbatzen ari dira.

Herritarrak lehen itzuliko bozkak kontatzen, Donapaleuko herriko etxean.
Herritarrak lehen itzuliko bozkak kontatzen, Donapaleuko herriko etxean. / Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko ekainak 28

* Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hemezortzi herritan ari dira bozkatzen bigarren itzulian; hauteslekuak 18:00ak arte egon dira zabalik, eta herrietan ari dira jada botoak zenbatzen.

* Ipar Euskal Herriko datuak jakiteke, Pirinio Atlantikoetako departamentuan %44,96koa izan da parte hartzea 17:00etarako; martxoaren 15ean baino zazpi puntu apalagoa.

* Miarritzen, Maulen eta Baionan daude lehia nagusiak.

Zuzeneko kontakizuna

23:10

Korsikako Porto-Vecchio ere nazionalisten esku

Korsikako Nazioaren Alderdiaren idazkari nagusi Jean-Christophe Angelinirena izan da bigaren itzulian ere boto gehien eskuratu dituena, bozen %54,85rekin. Hala urte luzez eskuinaren gotorleku izan dena bereganatu dute nazionalistek.

Pozik agertu da Angelini emaitzarekin: «Boizitza osoan egindako borrokaren emaitza da niretzat eta beste askorentzat. Garaipen politikoa da, baina baita historikoa ere. Etorkizun baketsua ahalbidetuko digun aro berri baten hasiera da».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:04

Nazionalistak garaile Bastian

Pierre Savelli alkategai nazionalista eta Femu a Corsicako alderdikidea izango da Bastiako alkate, botoen %49,37 eskuratuta.

«Lehen itzulian ezin izan genuen alkatetza eskuratu, besteak beste, gure militante asko ez zirelako bozkatzera joan pandemia dela eta. Biana la handia egin dugu geroztik eta hau da emaitza», esan du Savellik.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:14

Sozialistak garaile Parisen

Anne Hidalgo sozialistak irabazi du Parisen. Lehen datuen arabera, botoen %49 inguru eskuratko lituzke egungo alkateak, eta bigarren geratuko litzateke Rachida Dati Justizia ministro ohia eta LRko hautagaia, botoen %32 ingururekin.

Pozik agertu da Hidalgo lortutako emaitzekin: «Arnasa hartzen duen hiria aukeratu dute hautesleek, inor bazterrean uzten ez duena eta elkartasuna lehenesten duena».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:17

Etxegarai garaile Baionan Etxetoren parean

Jean-Rene Etxegarai gaur egungo Baionako auzapezak bere kargua atxiki du bigarren itzuian Henri Etxeto sozialistari naguituz. Bozen %53,81 egin ditu Etxegaraik eta %46,19 Etxetok. Duela sei urte baino alde aise handiagoarekin nagusitu da Etxegarai, Etxeto baino 1027 boz gehiago eginez.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

21:04

Bataz beste, %60 ingurukoa izan abstentzioa Frantziako udal hauteskundeetako bigarren itzulian. Kezkatuta agertu da Emmanuel Macron presidentea bera eta aitortu du ez dela albiste ona.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:51

Francis Gonzalezek atxiki du auzapez alkia Bokalen

Bokalen ere aferak arras tinki joan dira bigarren itzulian. 55 bozez aitzindu du Francis Gonzalez auzapezak parean zuen Dominique Lavignen eta Marie-Ange Thébauten arteko zerrenda.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

20:45

Karrere garaile Uztaritzen

Bruno Karrere auzapezaren Uztaritze Bai zerrendak irabazi ditu hauteskundeak Uztaritzen, bozen %51,21rekin. Bigarren atea da Bruno Cendren zerrenda, %25,66 eginez eta azken, Jean-Claude Saint-Jean ozen %23,13rekin.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

20:24

Senperen, Idiartek irabazi du

Dominique Idiartek hartuko du auzapez kargua Senperen (Lapurdi), Senpere Bai zerrendarekin egin zuen aliantza: bozen %51 lortu dituzte. Pierre-Marie Nousbaum, orain arteko auzapezarekin lehian ziren.

20:19

Philippe nagusi Le Havren

Edouard Philippe lehen ministroarentzat izango da Le Havreko alkatetza, botoen %58,83 eskuratuta. Hala, Alderdi Komunistako hautagai Jean-Paul Lecoq erraz gailendu zaio Philippe. «Pozik egon gaitezke. Badugu ospatzeko arrazoirik», esan du lehen ministroak emaitzen berri zian berritan.

Abstentzio ere handia izan da hirian, %58koa.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:13

Eskuin muturra nagusi Perpinyan

Lehen zundaketen arabera, Batasun Nazionaleko Louis Aliotek irabazi ditu udal bozak Perpinyan, botoen %52,7 eskuratuta. Hala, 2009tik alkatetzan zen Jean-Marc Pujol errepublikanoak botoen %4,3 eskuratuko lituzke.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:11

Maider Aroztegi garaile Miarritzen

Maider Aroztegi eskuineko hautagaiak irabazi ditu bozak Miarritzen bozen %50,22 eginez. Bigarren Guillaume Barucqenzerrenda: %26,30: Hirugarren Nathalie Motsch: %14,74 eta azken, Jean-Benoit Saint-Crick: %8,74.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

20:08

Urruñan Aramendi izanen da auzapez berria

Bozen %45,90 lorturik Filipe Aramendi abertzalea jalgi da aitzinetik Urruñan (Lapurdi). Gibeletik, orain arteko lehen axuanta, Francis Gavilan bozen %27,94 lorturik. Azken postuan, Sebastien Etxebarne bozen %26,17rekin.

20:05

Maulen Louis Labadot komunista nagusitu zaio Etxebest auzapezari

Mixel Etxebest zentro eskuineko azapez euskaldunak galdu ditu hauteskundeak Zuberoako hiriburuan. Louis Labadot aspaldiko hautagai komunistak du irabazi boz gutigatik, %40,35 eginez. Etxebest bigarren gelditu da %38,24 eginez. Hirugarren da Beñat Elkegarai abertzalearen zerrenda, bozen %21,41rekin.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

20:00

Kotte Ezenarro, Hendaiako auzapez berriz ere

Orain arteko auzapez sozialista, Kotte Ezenarro atera da garaile Hendaian (Lapurdi) botoen %55,10 lorturik. Bat egin zuten harekin, Laetitia Navarronen talde abertzale eta ekologistak eta Laurent Tariol komunistak. Pascal Destruhaut zentro-eskuineko hautagaiak bozen %44,90 lortu du.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

19:54

Frantziako lehen ministro Edouard Philippe iparraldeko Le Havre hiriko lehian dago. Emaitzak oraindik zabaldu ez dituzten arren, dagoeneko jendetza batu da bertan, Philipperen garaipena noiz jakinaraziko zain batzuk, eta jaka horiak jantzita haren aurka besteak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:53

Bidaxunen, Lasserre garaile

Jean-François Lasserrek bozen %52,9 bildu ditu: Bidaxuneko auzapeza izanen da ondoko sei urteetan. Laurent Lucmaret %27,6ko emaitza lortu du, eta Veronique Robertek %19,4koa.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

19:37

Azkainen, Jean Louis Fournier berriro

Azkainen (Lapurdi) orain arteko Jean Louis Fournier jalgi da aitzinetik bozen %37,15 lorturik. Bigarren postuan Gorka Taberna zerrenda abertzaleko burua %24,3rekin. Azke postuan, Benedicte Luberriaga bozen %21.17 lorturik.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

19:34

Inkesten arabera, abstentzioa %52,8koa litzateke Perpinyan (Ipar Katalunia), martxoan baino zortzi puntu baxuagoa. Han 2009tik agintean den Jean-Marc Pujol errepublikanoak alkatetza gal dezake eskuin muturraren mesedetan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:34

Mikel Hiribarren abertzalea garaile Itsasun

Estu estu izan da bigarren itzulian Itsasun. Mikel Hiribarrenek eraman zerrenda abertzalea 15 botoz nagusitu zaio auzapezaren segida zen Jean-Paul Iturburuaren zerrendari.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

19:32

Ziburun, Eneko Aldana garaile

Zerrenda abertzale, ezkertiar eta ekologista gailendu da Ziburun (Lapurdi), Eneko Aldana buru. Lehen itzulian aitzinetik jalgi zen bozen %44,66 lorturik.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

19:25

Amenduzen ez da opsoziorik izango

Arnaud Mandagaran orain arteko Amenduze-Onasoko auzapezaren zerrendatik bakarra ere ez zen hautatua izan lehen itzulian eta 11 tokietarik 7 erdietsi zituen parean aurkeztu zitzaion Jean-Marc Trenthomasen zerrendak. 4 hautetsi gelditziren bozkatzeko egu, eta hauek ere Trenthomasen zerrendakoak izan dira Mandagaran auzapezak, gainera, erabaki zuen ez aurkeztea. Aldaketa erabatekoa izango da beaz Amikuzeko herrian.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

19:15

Oposizioa izango da Landibarren

11 zinegotzietatik 8 bozkatuak izan ziren martxoaren 15ko lehen tzulian Lanbibarren (Baxenabarre) eta Parick Etxegarairen zerrendako hautagaiak ziren nagusitu. 3 toki gelditzen ziren bozkatzeko eta Jean Michel Etxeleten beste zerrendako hiru hautagai dira hautatuak izan gaur: Maika Lagourgue, Filipe Maitia eta Joane Auxoberri. Oposizioan ariko dia hirurak ondoko sei urteetan.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

19:05

Hendaian, %47,5ko parte hartzea

Hendaiako hautesleen %47,5 joan da bozkatzera. Lehen itzuliarekin konpartuta 7 puntuz apaldu da, %54,99koa izan baitzen lehen itzulian.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

18:52

Maulen %82,6ko parte hartzea izan da

Maulen parte hartze handia izan da: %82,6koa. Lehen itzulian baino 200 hautesle gehiago joan da bozkatzera. Louis Labadot eta Michel Etxebest dira lehian.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

18:51

%62,64ko parte hartzea Azkainen

Lehen itzulian bezalatsu joan dira bozkatzera azkaindarrak. Bozkazaleen %62,64 eman dute bozka igande honetan.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

18:34

Azken urteetako parte hartze baxuena izan da Frantziako udal bozen bigarren itzulian. Arratsaldeko 17:00etako datuen arabera, lehen itzulian baino lau puntu txikiagoa izan da, %34,67koa. Aurreikuspenen arabera, datozen orduetan gora egingo du parte hartzeak eta iluntzeko %40raino.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:09

Parte hartze apala Miarritzen

Herri bozetako bigarren itzuliko parte hartzea %38,64koa zen Miarritzen 16:00etan.

2014ko bigarren itzulian %59,56koa izan zen bozkak bururatzerakoan.

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

18:08

Urruñan, hiru puntuz igo da parte hartzea

17:00etan, Urruñako (Lapurdi) parte hartzea %56,5 puntukoa izan da. Lehen itzuliarekin alderatuta, hiru puntuz igo da, tenore berean %53koa baitzen.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

18:05

18:00: Bozkalekuak itxi dituzte

18:00ak jotzearekin hasiko dira bozkalekuak ixten Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Gogoan izan 18:30etik aurrera euskal hedabideek elkarlanean prestatutako lau orduko saioa egongo dela ikusgai Berria.eus-en.

17:45

17:00etan, parte hartzea %44,96an

Ipar Euskal Herriko datuen faltan, Pirinio Atlantikoetako departamentuan parte hartzea %44,96koa izan da 17:00etarako. Lehen itzuliarekin alderatuta, zazpi puntu apalagoa da orain parte hartzea (%52,17 izan zen martxoan 17:00etan); 2014ko bigarren itzulian, berriz, parte hartzea %52,08koa izan zen ordu horretarako.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:36

Elkargoa jokoan

Herrietako hautetsiez gain, Euskal Elkargoan egonen diren ordezkariak ere hautatzen dira herriko bozetan. Aste bat barru osatuko dituzte herriko kontseiluak, eta bertan izendatuko dituzte. Bide luzea egin du elkargoak 2017ko urtarrilean sortu zenetik, eta eskumen anitz hartu ditu bere gain. Hiru urte ukan ditu barne antolaketa zehazteko, eta 2020. urtea izan du epemuga hasieratik, aurten hasiko baita elkargoaren lehen kargualdi osoa, herriko bozen ondotik.

16:34

Hemezortzi herritan bozak izanagatik, lehia estua espero da horietako batzuetan; tartean, Baionan, Miarritzen edo Maulen. Lapurdiko hiriburuan, ikuseke dago Jean Rene Etxegaraik auzapez karguari eutsiko dion (%40,3) edo Henri Etxetok eskuratuko duen (%29,8).

16:28

Telebista saioa 18:30etik

Lehen itzulian bezala, elkarlanean prestatu dute bozetako gaualdia BERRIAk eta Ipar Euskal Herriko euskal hedabideek: Euskal Irratiak (Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia, Gure Irratia eta Antxeta irratia), Kanaldude, Kazeta.eus, Ipar Euskal Herriko Hitza eta Herria. Emaitzen taulaz eta mapaz gain, telebista saio bat antolatu dute 18:30etik aurrera gaualdiaz aritzeko.

16:25

Parte hartzea, apalagoa

Ipar Euskal Herriko datuak jakiteke, Pirinio Atlantikoetako departamentuan %19,85ekoa izan da parte hartzea eguerdirako; martxoaren 15ean baino zazpi puntu apalagoa, baina 2014koa baino pixka bat handiagoa (%19,71).

16:25

Herriko bozen bigarren itzulia gaur Ipar Euskal Herriko hemezortzi udalerritan. Hauteslekuak 08:00etan zabaldu dituzte, eta 18:00etan itxiko.


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Alkateak "kutsatze komunitario bat" dagoela esan du.Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.

Jair Bolsonaro. ©Joedson Alves / EFE

Bolsonarok positibo eman du COVID-19an

Oihane Puertas Ramirez

«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. Hura izan da COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat, eta horrek ekarri du Brasil herrialde kutsatuenetako bat izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna