Politika

Auzitegi Gorenak 'herriko tabernei' bi asteko epea eman die alegazioak aurkezteko

Batasunaren ondasun diren ala ez erabakitzeko eztabaidari ekin dio gaur.

Berria -

2007ko urtarrilak 25
=iHerriko tabernak=i Batasunaren ondasun diren ala ez erabakitzeko eztabaidari ekin dio gaur Espainiako Auzitegi Goreneko 61. sala bereziak, eta Batasunaren likidazioaren prozesuarekin zerikusia duten =iherriko tabernetako=i arduradunei bi asteko epea eman die alegazioak aurkezteko. “Ohiko” epea bost egunekoa izaten dela esan du Gorenak, “baina kasua konnplexua denez eta informazio bolumen handia dagoenez, hamabost egunera igo dugu". Alegazioak aztertu eta gero, =iherriko tabernak=i Batasunaren ondasun gisa enbargatuak izan daitezkeen edo ez erabaki dezake Gorenak. Epaitegi berak joan den urrian =iherriko tabernetara=i inbentarioa egitera bidali zituen Ertzaintza eta Guardia Zibila, eta 30 pasatxora sartu ziren. 60 bat kaxa dituzte “materialarekin” eta horiek aztertu ondoren erabakiko du Espainiako Fiskaltzak diligentziak artxibatzea edo ikerketa zabaltzea eskatzen duen, kasu honetan miaketa gehiago egiteko asmoz. Era berean, Espainiako Auzitegi Goreneko 61. sala bereziak beste =iherriko tabernen=i arduradunei esan die hamar eguneko epea dutela abokatuekin aurkezteko. Hamasei magistratuen batzarrean erabaki dute hori guztia gaur. Hain zuzen, Batasuna legez kanpo uztea ere sala horren erabakia izan zen, 2003ko martxoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna