Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Euskal Herria Baik emaitza onak lortu ditu

Euskal Herria Bai koalizioak emaitza ona lortu du Ipar Euskal Herrian. Laugarren indarra da hiru hauteskunde barrutietan, seigarrenean abertzaleek emaitza historikoa lortu dute, bozen %10era hurbilduz. Laugarren hautesbarrutietan ere inoizko emaitza hoberena lortu du. 10.000 botoen heina gainditu du.

Berria -

2007ko ekainak 11
Abertzaleek inoizko emaitza hoberenak lortu dituzte Ipar Euskal Herriko hiru hauteskunde barrutietan. Seigarren hauteskunde barrutian izan da, beharbada, gorakada ikusgarriena. Be˝at Elizondok botoen %9,02 lortu du, hala nola 5.021 boz. Orain arte, abertzaleak kopuru horretatik nahiko urrun ibili dira. Emaitza horrekin, gutxi-gutxiagatik huts egin du hirugarren indarra izatea. Laugarren hauteskunde barrutian ez da gorakadarik izan boz kopuruaren aldetik. Haatik, portzentaian gora egin du, bozen %6,32 lortu baitu eremu osoan. Hautekunde barruti osoan laugarren indarra bada ere, Euskal Herrian hirugarren indarra da. Bosgarren hauteskunde barrutian, abertzaleak gibelago daude, bozen %4,5ekin. Laugarren indar politikoa da Baionaren hauteskunde barrutian. Haatik, orain arteko emaitzak baino hobea da, orain arte abertzaleak ez baitziren %3tik askoz gorago ibiltzen, hauteskunde mota hauetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna