Azpiegiturak

Hurrengo urtearen hasieran ekingo diete Gipuzkoan AHTren lanei

Ordizia eta Itsasondo arteko zatian egingo dituzte lurralde horretako lehen lanak, gaur Lopez de Gereñu Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lanen sailburuak iragarri duenez.

Berria -

2007ko urriak 27
Nuria Lopez de Gere˝u Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lanen sailburuak gaur jakinarazi du 2008. urtearen hasieran ekingo dietela Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanei Gipuzkoan, Ordizia eta Itsasondo artean. Araban hasita daude. Ordizia eta Itsasondoko zatia ia hiru kilometrokoa izango da, eta trena %98an lur azpitik pasatuko litzateke. Lanak 32 hilabetean bukatzea espero dute, eta 60 milioi euroko aurrekontua daukate. 27 lurjabeei eragingo diete lanok, eta Lopez de Gere˝uk gaur iragarri du Lurranek izeneko erakundeak bulegoa zabalduko duela Ordizian, haiei "informazio zuzena" emateko. AHT pasatuko litzatekeen herrietako udalekin ere egon nahi du Jaurlaritzak, "lankidetza" lortu nahian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna