Pilota

Barriola finalera

Partida ikusgarri eta estua jokatu zuten Leitzakoak eta Aimar Olaizolak. Azkenean, Barriolak 18an utzi zuen aurkaria. Olaizolaren eta Titinen arteko partidan erabakiko da nork jokatuko duen finala Barriolaren kontra.

Berria -

2007ko azaroak 12
Partida ikusgarriarekin gozatzeko aukera izan zuten atzo Donostiako Atano III.a frontoian bildutakoek. Aimar Olaizola eta Abel Barriola buruz buru aritu ziren elkarren kontra lau t'erdiko ligaxkan, eta estua izan zen lehia. Bikain aritu ziren biak, baina, azkenean, Barriola nagusitu zitzaion Olaizolari; 18an utzi zuen Goizuetakoa. Horrenbestez, lau t'erdiko finalean sartzea lortu zuen Barriolak. Orain, Olaizolaren eta Titinen arteko partidan erabakiko da nor den bigarrena. Azken partidetan biek eraikutsi duten sasoia ikusita, estua izango da partida hori ere. Barriolak, berriz, dagoeneko finalerako txartelik gabe geratu den Irujoren aurka jokatuko du ligaxkako beste partida.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna