AUZIPETUEN ERREAKZIOAK. Toda: "Erantzuteko deia egiten diogu gizarte osoari"

 

Berria -

2007ko azaroak 30
=bTeresa Toda=b Tereda Toda 18/98ko auzipetuak gaur =iBusturialdeko Hitza=i-n "Euskal Herriaren aurkako eraso hauei erantzuna" emateko eskatu du. "Eraso honen aurrean, erantzuteko deia egin gura diogu gizarte osoari". =bMikel Korta=b Mikel Korta auzipetuak "iragarritakoa" gertatzen ari dela esan du, eta gizarteari erantzuteko eskatu dio, "Euskal Herriak eta euskal herritarrak jasaten duten errepresioari aurre egiteko". Aurrerapausoak eman behar direla adierazi du, eta "Euskal Herriaren defentsan marko politiko demokratikoa" lortzeko lan egiteko deia egin du. Horrez gain, euren "militantzia berretsi" egiten dutela esan du. "Harro gaude daukagun militantziagatik eta jarraitu egingo dugu helburu berberen alde lan egiten, aske izateko eskubideak gauzatzeko". =bJoxe Mari Olarra=b Joxe Mari Olarrak artean atxilotua ez zegoela hitz egin du =iTolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza=i-rekin. “Ez dut epaiaren berri. Komunikabideetatik dakit atxiloketak egiten ari direla eta 46 lagunen kontra ari direla”, azaldu du Olarrak. “Espainiarengandik edozer gauza espero daiteke. Aspaldidanik dut uste hori. Nahi duena egiten du”. Olarrak gaineratu du “euskal herritar militante bezala aberria maite” duela eta badakiela “askatasuna nahi duenak sufritu egin beharko duela”. “Espainiako Estatuarekin ezin bada negoziatu, ostikoka atera beharko dugu hemendik”, esan du. Olarra atxilotu duten 18. aldia da, eta bosgarrena espetxera sartuko dutena. "Egoera hau ez diot desio ezta nire etsaiari”, azaldu du. Atxiloketak ostiralean egitea ez dela kasualitatea dio. “Bihar eta etzi Auzitegi Nazionalean jai da. Bi egunetan poliziaren esku egongo gara”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna