Ekonomia

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren "eraldatze proiektua" aurkeztuko dute gaur

"2030rako Euskadi berrikuntzan Europan erreferente" izatea du xede elkarteak. Bilbon egingo dute ekitaldia, Euskalduna Jauregian.

Berria -

2008ko urtarrilak 31
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren "eraldatze proiektua" aurkeztuko dute gaur, Bilbon, Euskalduna Jauregian. Ekonomia, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologia eremuetako ia 400 eragilek osatuko dituzte haren gobernu organuak; Pedro Luis Uriarte da Innobasqueko presidentea. "2030. urte ingururako Euskadi berrikuntzan Europan erreferente" izatea du helburu elkarteak. Azkeneko lau hilabeteetan, zortzi mila pertsona inguruk entzun dituzte 70 ekitalditan gaur ofizialki aurkeztuko duten proiektuaren ildo nagusiak. "Agentziak bereganatu duen gizarte babes handia gobernu organoen osaeran gauzatu da, bertan parte hartuko baitute Euskadiko erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuenek". Ekitaldian izango da Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna