Erakunde politiko eta sozialetako 110 kideren atxiloketa azken urtean; ia denak kartzelan dauzkate

 

Berria -

2008ko otsailak 11
Gaurkoak zenbatuta erakunde politikoetan eta sozialetan zebiltzan 110 euskal herritar atxilotu dituzte azkeneko urtean -Patxi Urrutia, bi aldiz-. Haietatik bi Frantziako Poliziak atzeman ditu -biak Haika-Segi auziarekin lotuta-; besteak, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak. 110 horietatik ia guztiak kartzelan dauzkate. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak dozenaka eta dozenaka atxiloketa iragarri zuen iaz. =bBatasuna, EHAK, ANV. 43=b Iazko urriaren 4an, Batasuna auziarekin lotuta, Seguran eta Olaberrian (Gipuzkoa) Imanol Iparragirre, Mikel Zubimendi, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro, Anjel Mari Elkano, Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Ibon Arbulu, Aner Petralanda, Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Maite Fernandez de Labastida, Maite Diaz de Heredia, Joana Regeiro eta Ana Lizarralde atxilotu zituzten, eta kartzelan sartu zituzten geroago. Egun eta toki berean, Haizpea Abrisketa, Jean Claude Agerre, Egoitz Apaolaza, Patxi Urrutia, Xabier Albisu eta Iban Berasategi ere atzeman zituzten. Urriaren 8an libre utzi zituzten -lehen laurak, bermepean-. Egun batzuk geroago Beasainen (Gipuzkoa) Asier Imaz eta Madrilen Gorka Diaz atxilotu zituzten, eta preso daude, auzi beragatik. Abenduan Marije Fullaondo atzeman zuten Batasuna auziagatik, Errigoitin (Bizkaia). Joan den astelehenean, otsailaren 3an, Pernando Barrena eta Patxi Urrutia atxilotu zituzten; Batasunaren izenean lan politikoa egitea eta, ondorioz, "erakunde terroristako kide" izatea egotzi zien. Garzonek kartzelan sarrarazi zituen. Gaur, berriz, ezker abertzaleko beste 14 kide atxilotu dituzte: Karmelo Landa, Sonia Jacinto, Jesus Mari Agirre, Aitor Arantzabal, Mikel Etxaburu, Eusebio Lasa, Peio Xabier Galvez, Mikel Garaiondo, Joseba Zinkunegi, Josetxo Ibazeta, Iņigo Balda, Txema Jurado, Karmele Aierbe eta Nuria Alzugarai. Batasuneko, EHAK-KO eta EAE-ANVko kideak daude atxilotuen artean. Urriaren 4an desegindako Batasuneko Mahai Nazionala berrosatzen aritzea leporatu die Garzonek. Arnaldo Otegi -ekainetik- eta Joseba Alvarez -urritik- Batasuneko zuzendaritzako kideak ere preso daude, beste auzi batzuengatik. =bAmnistiaren Aldeko Mugimendua. 2=b Juan Mari Olano -irailean- eta Oihana Agirre -urrian- Amnistiaren Aldeko Mugimenduetako (AAM) eledunak atzeman zituzten Donostian, eta preso dauzkate. =b'18/98 auzia'. 41 (beste hiru aurrez zeuden preso)=b Azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran atxilotu zituzten ia denak; Inma Berriozabal, urtarrilean -ondoren libre utzi zuten osasun arazoengatik-. =iEnpresak atala:=i Juan Pablo Dieguez, Bixente Askasibar, Bigarren Ibarra, Joxe Garcia Mijangos, Joxean Diaz Urrutia, Joxean Etxeberria, Inma Berriozabal. (Iker Beristainen kontrako atxilotze agindua ere eman zuten, baina aurrez preso zegoen beste auzi bategatik). =iJoxemi Zumalabe atala:=i Mikel Aznar, Iņaki O'Shea, Sabino Ormazabal, Olatz Altuna, Fernando Olalde, Alberto Frias, Mario Zubiaga. =iEkin atala:=i Patxi Gundin, Txema Matanzas, Ruben Nieto, Olatz Egiguren, Paul Asensio, Juan Mari Mendizabal, Xabier Balanzategi, Natale Landa, Xabier Arregi, Iker Casanova. (Imanol Iparragirre eta Ana Lizarralderen kontrako atxilotze agindua ere eman zuten, baina biak aurrez preso zeuden Batasuna auziagatik). =iXaki atala: =iMikel Egibar, Mikel Korta, Joxe Mari Olarra, Elena Beloki, Miriam Campos. =iOrain atala:=i Carlos Trenor, Xabier Alegria, Manuel Intxauspe, Isidro Murga, Patxi Murga, Xabi Otero, Javier Salutregi, Teresa Toda, Jose Luis Elkoro, Iņaki Zapiain, Jexuxmari Zalakain, Pablo Gorostiaga. Epaia irmoa izan artean libre utzi zituzten ondoren: Sabino Ormazabal, Fernando Olalde, Mario Zubiaga, Alberto Frias, Xabi Otero, Iņaki Zapian, Jose Luis Elkoro. Beste denak preso sartu zituzten. Ez dituzte atxilotu oraindik (agindua dago euren kontra): Mikel Zuluaga (Joxemi Zumalabe), Nekane Txapartegi (Xaki atala). Absolbitu egin dituzte (ez zituzten atxilotu, agindurik ez zegoelako): Oiakue Azpiri, Marta Perez, Jaime Iribarren, David Soto (Ekin atala), Maite Mendiburu (Orain atala). Bi urteko kartzela zigorra (ez zuten atxilotu, agindurik ez zegoelako): Jose Ramon Antxia (Xaki atala). =b'Haika-Segi auzia'. 24=b Iazko urtarrilean hainbat tokitan Olatz Carro, Amaia Arrieta, Igor Ortega eta Iker Frade atxilotu zituzten, eta preso sartu. Iazko otsailean Bilbon Olatz Daņobeitia, Garikoitz Etxeberria, Ugaitz Elizaran, Garazi Biteri, Markel Ormazabal, Ibon Meņika, Aiora Epelde, Igor Chillon, Xabier Gojenola, Gartzen Garaio, Ainara Frade, Arkaitz Martinez de Albeniz, Asier Iņigo, Unai Gonzalez, Aiboa Casares, Asier Otxoa, Xabier Abasolo eta David Lizarralde atxilotu zituzten, eta preso sartu. Irailean Lapurdin Gorka Betolaza auzipetua atzeman zuten. Urrian Asier Tapia Segiko kidea, Lapurdin, Haikaren kontrako 2001eko sarekadan egindako agerraldiagatik. Biak preso dauzkate.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna