EAk dio EAJ-PSOE akordioak ez duela ekarriko bakea eta normalizazioa

 

Berria -

2008ko martxoak 15
Unai Ziarreta EAko lehendakariaren ustez, EAJk eta PSOEk honek CiUrekin egindako akordioa egiten badute, "zintzilik dauden bi edo hiru eskumenen inguruan egindako akordio horrek ez du herri honetara ekarriko bakea eta normalizazio politikoa". Haren iritziz, EAJk "erabaki garrantzitsua du hartzeko: edo sakoneko arazoak konpondu edo PSOErekin akordio mota batera heldu". EAk Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren proposamena "bultzatzen" segituko duela adierazi du Ziarretak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna