Ekonomia

Azkarragak dio ELAren kritikak "batere frogarik gabekoak" direla

Eusko Jaurlaritzak "sindikatuen eta bereziki gehiengo sindikalaren aurka jotzeko plangintza zehatza" duela zioen atzo Elorrietak.

Berria -

2008ko apirilak 23
Atzo Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak zioen "Eusko Jaurlaritzak sindikatuen eta bereziki gehiengo sindikalaren aurka jotzeko plangintza zehatza" duela, eta kritika horiek ez zaizkio bidezkoak iruditu Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Gizarte Segurantza eta Lan sailburuari, "batere frogarik gabeko kritikak direlako". "Adostasunaz bilatzeko sindikatuekin hitz egiteko prest" dago Jaurlaritza, "eta hori ederki asko daki Elorrietak", Azkarragak esan duenez. Jarrera horixe izateko eskatu dio ELAri. "Zer gertatzen da? Sindikatu batek hitz egiterik nahi ez duenean edo osasun edo laneko segurtasun arloez beste sindikatuekin batera bileretan parte hartu nahi ez duenean sortzen dela arazoa". Sailburuaren ustez, ELAk Jaurlaritzarekiko daukan jarrera nolakoa den erakusten dute atzoko kritikek. Hala ere, Azkarragak esan du ez duela nahi "etengabeko ika-mikan" hasterik harekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna