Mendia

Annapurnan geldituko da Iñaki Otxoa Olza mendizalearen gorpua

Iñaki Otxoa Olzaren azken nahia beteko dute familiarrek. Gorpua Annapurnan geldituko da eta hileta elizkizuna igandean ospatuko dute Iruñean. Erreskate lanetan zebiltzan 14 mendizaleak Annapurnatik jaistea da orain lehentasuna. Annapurnan elur erauntsia dago eta pareta arriskutsua bihurtu da erreskatean dabiltzanentzat.
Iñaki Otxoa Olza zena.
Iñaki Otxoa Olza zena.

Berria -

2008ko maiatzak 23
=lIñaki Otxoa Olza==http://www.navarra8000.com/navarra8000-15-04-04.html=l mendizalearen (Iruñea, 1967) familiak haren bizitza filosofiari jarraipena ematea du helburu. Gorpuaren erreskatearekin ez jarraitzeko eskatu diete mendizaleei Iñaki Otxoa Olzaren senideek. Elur erauntsia dela eta, bizia arriskuan dute erreskate lanetan dabiltzan 14 mendizaleek. Bestalde, Iñaki Otxoa Olzaren hileta elizkizuna igandean izango da Iruñeako San Migel Elizan, arratsaldeko seietan. Iñaki Otxoa Olza hil egin da gaur goizean, 8:45ean (12:30ak ziren Nepalen), bost egunez Annapurna (8.091 metro) mendian 7.400 metrora ondoezarekin egon ondoren. Astelehenetik ia korderik gabe egon da. Lehen zantzuen arabera, burmuineko eta biriketako edemak zituen. Horretaz gain, ezkerreko hatz batzuk izoztuta zeuzkan. Astelehenean, Annapurnako gailurrari uko egitea erabaki -ehun metrora gelditu ziren- eta beherazko bidea hartu zuenean, ondoez handia izan zuen. Gorako eta ezkul kolpe handiak izan ditu. Horia Colibasanu errumaniarrarekin egon da astelehenetik han, eta atzo Ueli Steck suitzarra iritsi zen hara, botikekin. Steck heldu zenean beherako bidea hartu zuen Colibasanuk, honek ere osasun arazoak zituelako. Denis Urubko kazakhstandar eta Don Bowie kanadarra ere hura dagoen lekura bidean jarriak ziren, salbamenduan laguntzeko. Orain Annapurna jaisten hasi dira, zendutako mendizalearen senideek hala eskatuta. Iruñean salbamendu lanak koordinatzen aritu da mendizale eta mediku talde bat. Taldeko koordinatzaile Koldo Aldazek atzo zioenez, iritsitakoan eman zizkion Steckek Otxoa Olzari lehenengo botikak. "Stecken bidez jakingo dute medikuek Otxoa Olza nola dagoen, eta medikuek esango diote une oro suitzarrari zer eman eta nola", azaldu zuen Aldazek. Zortzi mila metrotik gorako hamalau gailurretatik hamabi eginak zituen Otxoa Olzak. Iazko apirilean lortu zuen hamabigarrena: Dhaulagiri (8.172 metro). Annapurna eta Kangchenjunga falta zitzaizkion. Nafarroako Parlamentuak doluminak helarazi dizkio sendiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna