Berria.eus

Gizartea AHTaren aurkako zazpi lagun kaleratu dituzte Galdakaoko udaletxetik

Publizitatea

Gizartea

Azpiegiturak

AHTaren aurkako zazpi lagun kaleratu dituzte Galdakaoko udaletxetik

 

2009-07-07 /

dakaoko udaletxera (Bizkaia) AHTaren aurka protestatzera sartu diren zazpi lagun identifikatu eta kaleratu egin ditu Ertzaintzak gaur. AHT Gelditu eta Arratia Bizirik plataformek antolatutako elkarretaratzearen ondoren sartu dira zazpiak udaletxera, trenbideak sortuko dituen desjabetzeak salatzeko. AHT Gelditu taldekoek adierazi dute ertzainek udaletxean zeuden manifestariak airean atera dituztela eta golpeak ere jaso dituztela. Elkarretaratze gehiago Beste elkarteratze batzuk ere antolatu dituzte abiadura handiko trenaren aurkako plataformek. Bihar Lemoan (Bizkaia) eta etzi Bedian (Bizkaia) egingo dituzte desjabetze akten sinaduren aurka protestatzeko.
 

Publizitatea

Gizartea saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

UPNren aurrekontu proiektua atzera bota du oposizioak

2012ko aurrekontuak luzatu beharko ditu berriro gobernuak, hirugarrenez. "Oposizio suntsitzailea" kritikatu, eta aurrekontuak babestu ditu Goikoetxeak. Gobernuaren proposamenaren kontra Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketaren alde bozkatu dute PSN, Bildu, Aralar-NaBai, Ezkerra eta Geroa Baik; UPN eta PPNk, aldiz, kontra.

Gehien irakurriak