Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Lurrikara izan da Indonesiako Sumatra uhartean eta gutxienez 75 lagun hil dira

Publizitatea

Mundua

munDUA

Lurrikara izan da Indonesiako Sumatra uhartean eta gutxienez 75 lagun hil dira

Richter eskalan 7,6 graduko indarra hartu duen mugimendua izan da. Milaka izan daitezke eraikinen azpian harrapatuta daudenak.

2009-09-30 / Berria

Gienez 75 lagun hil dira Indonesiako Sumatra uhartean izandako lurrikararen ondorioz. Ehunka zauritu daude eta eraikinen azpietan harrapatuta daudenak milaka izan daitezke. Hildakoen kopuruak gora egingo duela uste du herrialdeko gobernuak. Richter eskalan 7,6 graduko indarra hartu duen mugimendua izan da eta hainbat eraikin erori dira, ospitaleak eta hotelak, besteak beste. Herritarrei beren etxeetara ez itzultzeko eta kaleetan egoteko deia luzatu die Gobernuak. Tsunamia sortzeko arriskua ere badagoela ohartarazi dute. 2004ko abenduaren 26an tsunami handiak hartu zuen inguru hura, eta 170.000 lagunetik gora hil zituen.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak