Politika

Lopez-Urkullu bilera, hilaren 29an

Jaurlaritzako lehendakariak EAJrekin harremanak "instituzionalizatu" egin nahi ditu eta jeltzaleen buruak "bilera emankorrak" egin gura ditu harekin.

Berria -

2010eko urtarrilak 18
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta I˝igo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak hedabideen bitartez iragarria zuten bien arteko bilera egingo zutela, eta gaur lotu dute eguna: hilaren 29an elkartuko dira, Gasteizen, Lehendakaritzan 10:30etik aurrera. Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak iazko maiatzean Jaurlaritzako kargua hartu zuenetik bigarren aldiz batuko dira Urkullu eta biak. Ekainaren 9an bildu ziren aurrekoan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gobernuko lehendakariak jakinarazia du EAJrekin harremanak "instituzionalizatu" egin nahi dituela, eta EAJko buruak, berriz, "bilera emankorrak" egin gura dituela harekin. PSEk eta EAJk EAEko erakunde publiko nagusietako aurrekontuei buruzko akordioa lortua dute lehendik, krisi ekonomiko garaian "egonkortasun instituzionala" lortze aldera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna