Ekonomia

Kutxak 103,2 milioi euroko irabazia izan zuen iaz

Etekina 2008an baino %29,3 murritzagoa izan zuen; bertzeak bertze, krisiaren ondorioz diru kopuru bat aurreztea erabaki zuelako.

Berria -

2010eko urtarrilak 22
Nahiz eta krisi garaia izan, Kutxak 103,2 milioi euroko irabazia izan zuen joan den urtean. 2008arekin alderatuta, etekina %29,3 murritzagoa izan da. Gipuzkoako aurrezki kutxak jakinarazi duenez, krisiaren eraginez diru kopuru bat aurreztea erabaki du, eta horrek eragin du irabazien murrizketa. Berankortasun tasari dagokionez, 2009an %2,8koa izan zuen Kutxak. Aurrezki kutxen batez bertzekoa %5,26koa zen azaroan. Gizarte ekintza arloan, 3.591 jarduera sustatu zituen iaz, denera 88,2 milioi euro bideratuta. Diru kopuru horretatik, 55 milioi osasun arloko ekintzetara bideratu zituen, 17,45 milioi kultura eta aisialdi arlokoetara, 13,68 milioi hezkuntza, ikerkuntza eta berrikuntzara, eta 2,5 milioi ingurugiro programetara. Kutxak 2009ko ekainean zituen baliabide propioen balioa, 2.277 milioi eurokoa zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna