egunkaria auzia

Irlandan ere 'Egunkaria auzia' mintzagai

Larunbatean, astelehenean eta asteartean Derry, Belfast eta Dublingo hitzaldietan parte hartuko du Ainara Mendiola 'Egunkaria'-ren Aldeko Kultur Elkarteko kideak.

Berria -

2010eko urtarrilak 28
Irlandan ere =iEgunkaria auzia=i-z hitz egingo dute datozen egunetan, Ainara Mendiola =iEgunkaria=i-ren Aldeko Kultur Elkarteko kidea han izango baita hitzaldiak-eta ematen. =bEgitaraua=b =bLarunbata, urtarrilak 30.=b 12:00etan, Irlanda eta Euskal Herriaren arteko Elkartasun Batzordeak antolatuta, =iZentsura Euskal Herrian=i izeneko solasaldia, Cultúrlann zentroan, Derryn, Bloody Sunday gogorarazteko ekitaldien barruan. =bAstelehena, otsailak 1.=b 13:00etan hitzaldia Queen's unibertsitatean, Belfasten. 19:30ean hitzaldia Belfasteko Cultúrlann zentroan, Mairtin O'Muileoir-ek (Belfast Media Groupeko burua) aurkeztuta. =bAsteartea, otsailak 2.=b Eguerdi partean hitzaldia Dublin University Collegen, Dublinen. 20:00etan hitzaldia Pearse House zentroan, Dublinen. Lehengo astean Martxelo Otamendi =iEgunkaria=i-ko auzipetua Herrialde Katalanetan eta Madrilen ibili zen. Hitzaldiak eman zituen, mahainguruetan izan zen, hedabideek elkarrizetak egin zizkioten, eragile politikoekin bildu zen...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna