Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Atez ateko sistema Gipuzkoa osora hedatzeko eskatu du Greenpeacek

Publizitatea

Gizartea

HONDAKINAK

Atez ateko sistema Gipuzkoa osora hedatzeko eskatu du Greenpeacek

Juantxo Lopez Uralderen esanetan, Usurbilen abian jarritako sistema "oso eraginkorra" da, eta erraustegiaren beharrik ez izateko bidea da.

2010-02-22 / Berria

Ubilgo eta Hernaniko alkateen proposamenarekin bat egin, eta atez ateko zabor biltze sistema Gipuzkoako gainerako herrietara zabaltzeko eskatu du Greenpeacek. Juantxo Lopez Uraldek, Greenpeaceren Espainiako arduradunak, adierazi du atez atekoa sistema "oso eraginkorra" dela, Usurbilen lortu dutelako zaborren %82 birziklatzea. Hartara, uste du erraustegiaren alternatiba sistema hori dela. Atez ateko sistema bertatik bertara ezagutzeko, Usurbilen izan da gaur Greenpeaceren Espainiako arduraduna. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea eta San Markosko Mankomunitateko presidente Ricardo Ortega izan ditu gidari. Uraldek gogorarazi du atez ateko sistemaz galdeketa egitekoa dutela Usurbilen datorren asteburuan, eta salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela horrelakorik egin erraustegiaren proiektuarekin.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak