Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Presoen eskubideen aldeko manifestazioa babestu zuten jokalariei kargu hartu die Realak

Publizitatea

Gizartea

euskal presoak

Presoen eskubideen aldeko manifestazioa babestu zuten jokalariei kargu hartu die Realak

"Reala konpromisoan" jarri zutela esan du Jokin Aperribai presidenteak.

2011-01-10 / Berria

Jn Aperribai Realeko presidenteari ez zaio gustatu Imanol Agirretxe, Jon Ansotegi, Mikel Gonzalez, Mikel Labaka, Eñaut Zubikarai, Markel Bergara, David Zurutuza eta Mikel Aranburu jokalariek atxikimendua eman izana euskal presoen eskubideen alde larunbatean Bilbon izandako manifestazioari, "Reala konpromisoan jarri dutelako", eta "garbi" adierazi die jokalariei, Aperribaik berak gaur esan duenez. Haren arabera, jokalari horien jarrerak "ez dio on egin klubaren batasunari, Reala akziodunen eta jarraitzaile denen kluba baita, eta horiek ideologia plurala dute". Presidenteak aitortu du jokalariek "modu indibidualean" eman zutela atxikimendua. Halaber, gogorarazi du manifestazioa legezkoa izan zela, eta salatu du zenbait arlotan "Realaren irudia erabili eta itxuragabetu" egin dutela. Aperribaik dio "giza eskubide denak" defenditzen dituela, eta horien artean "bizitzeko eskubidea lehenesten" duela. Zubikaraik aita espetxean dauka, duela 22 urtetik. Beti Euskal Herritik kanpoko kartzeletan eduki izan dute. 1989an atxilotu zuten, ETArekin lotuta.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak