Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Eragiten jarraitzeko konpromisoa berretsi dute Topaguneak eta Euskaldunon Elkarteen mugimenduak

Publizitatea

Gizartea

EuSkal herria

Eragiten jarraitzeko konpromisoa berretsi dute Topaguneak eta Euskaldunon Elkarteen mugimenduak

'XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresua' egin dute Bilbon, eta euskararentzat espazio eta funtzio "hegemonikoak" behar direla adierazi dute. Ezagutzaren transmisioan sakontzeko beharra ere ikusten dute.

2011-02-26 / Berria

Topaguneak eta Euskaldunon Elkarteen Mugimendua osatzen duten 96 elkarteek Kongresua egin dute gaur Bilbon, Alhondigan. Aurrera begira oinarriak eta erronkak jarri dituzte, eta "euskaraz bizitzeko hautua egin duten euskaldunen bilgune antolatu modura eragiten jarraitzeko konpromisoa" berretsi dute.

Karmen Irizar Topaguneko lehendakariak eta Jasone Mendizabal zuzendariak aurkeztu dute urtebeteko prozesuaren txostena. Gizarte mudimentu autoeratu eta eragilea izatea onartu dute, hurrengo urteetan ere euskaldunon bilgune izateko apustu eginez. "Horretarako, gizarte mugimenduak botere gune politiko, ekonomiko eta sozialetan eragiteko duten konpromisoa bere egin du euskaldunon elkarteen mugimenduak".

Euskaraz bizitzeko aukerak eta baldintzak sortzeko bidean euskaldunok behar dituzten arnasguneak antolatzea eta zaintzea lehentasunezko helburutzat jarri dute euskaldunon elkarteek beren hausnarketan, eta euskararentzat espazio eta funtzio "hegemonikoak" behar direla iritzi diote.

Erdaldunekin elkarren premiatik eta aitortzatik harremanean sakondu

Horrekin batera, erdaldunekin duten harremanean sakontzea erabaki dute, horiekin ekimen berriak jartzeko beharra azpimarratuz. "Elkarren premiatik eta aitortzatik abiatu nahi dira harreman honetan sakontzeko lan ildo berriak", gaineratzen da onartutako txostenean. Aldi berean, ezagutzaren transmisioan sakontzeko beharra ere ikusten dute, eta hizkuntzaren biziberritzean jakintzak eta ezagutzak duten garrantzia azpimarratu dute.

2010eko urtarrilean Durangon jardunaldi batzuekin hasitakoak, fase ezberdinak bizi izan ditu prozesuak. Euskara elkarteen inguruko hamabost aditu eta arituk osatutako batzordeak osatu du oinarrizko ponentziaren proposamena eta hurrengo hilabeteetan Topaguneko bazkide diren euskara elkarte guztietara zabaldu da hausnarketa. Hilabeteotan 250 lagunetik gora aritu dira hausnarketan, gaurko saiora heldu arte. Bilboko bilkura, 200 lagun batu dituena, prozesu honen baitan egindako bilkurarik jendetsuena izan da, eta aurrera begira mugarri izateko nahiarekin egin dute.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak