Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Strauss Kahn, 50.000 dolarreko alokairuko etxe batean

Publizitatea

Mundua

mundua

Strauss Kahn, 50.000 dolarreko alokairuko etxe batean

Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohia New Yorken dago etxeko atxiloaldian.

2011-05-26 / Berria

New Yorkeko TriBeCa auzoan dago Dominique Strauss Kahn Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohia etxeko atxiloaldia betetzen, hilean 50.000 dolarreko alokairua duen etxe batean, The New York Post eta The Daily News egunkariek gaur argitaratu dutenez. Haien arabera, auzoko alokairurik garestiena da; 630 metro koadroko etxea da, gimnasioa du, spa... Strauss Kahn egun osoan Poliziak zainduta dago.

Hilero haren etxeko atxiloaldiak denera 500.000 euroko kostua duela esan dute, eta egungo emazte Anne Sinclair ari dela ordaintzen.

Maiatzaren 16an atxilotu zuten New Yorken, aurreko egunean hango hotel bateko langile bat bortxatu zuelakoan. Lehen egunetan espetxean eduki zuten, eta gero New Yorkeko Manhattan auzoko pisu batean egon zen. Ekainaren 6an izango du hurrengo auzi saioa.

Strauss Kahnek gaur zortzi eman zuen dimisioa Nazioarteko Diru Funtseko presidente gisa.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak