Berria.eus

Gizartea EHUk euskarazko 18 ikastaro sartu ditu udako eskaintzan

Publizitatea

Gizartea

hezkuntza

EHUk euskarazko 18 ikastaro sartu ditu udako eskaintzan

Ekainetik irailera bitarte 105 ikastaro eskainiko ditu. Gehienak Donostiako Miramar jauregian izango dira, baina Euskal Herriko beste hainbat herri eta hiritan ere antolatu dituzte jardunaldiak.
EHUko udako ikastaroen aurkezpena, Donostian.
EHUko udako ikastaroen aurkezpena, Donostian. Gari Garaialde / ARP

2012-05-17 / Berria

EHU Euskal Herriko Unibertsitateak guztira 105 ikastaro eskainiko ditu udan, horietatik 18 euskaraz. Gehienak Donostiako Miramar jauregian izango dira —han bertan aurkeztu dituzte ikastaroak gaur goizean—; hala ere, urtero bezala, ikastaro batzuk beste hainbat hiritan ere eskainiko dira. Ekainetik irailera arte parte hartu ahal izango da ikastaroetan, eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Aurten, Gasteizko hiriburutza berdea aitzaki hartuta, hiri hondakinen inguruko ikastaroa antolatu dute han. Getariako Balentziaga museoan eta Azpeitiko Euskal Trenbidearen museoan ere izango dira jardunaldiak, baita Tolosan, Irunen eta Azkoitian ere.

Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis ETAko kide ohiaren parte hartzearen berri ere eman dute: ekainaren 29an Perdonar para vivir hitzaldia eskainiko du.

Jose Luis de la Cuesta Arzamendi uda ikastaroetako zuzendariak goizeko ekitaldian azpimarratu du krisia izanda ere, aurrekontuari eustea lortu dutela.

Ikastaroen hasierako ekitaldia ekainaren 26an egingo dute, asteartearekin, 19:00etan, Miramar jauregian.

 

Publizitatea

Gizartea saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Ziburuko ikastola kanporatzea erabaki du Paueko Auzitegiak

Kanporatzearen alde egin du epaileak, eta zazpi eguneko epea eman die horretarako. Joaten ez badira, epe horretatik aurrera ehun euroko isuna ordaindu beharko dute egun bakoitzeko. Laida Mugika Ziburuko ikastolako lehendakariak adierazi duenez, ez zuten pentsatzen eskola "hain azkar" uzteko esango zietenik, eta "azarora arte" han egon ahalko zirela espero zuten.

Gehien irakurriak