Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Nazio Batuen Erakundeak dio Espainiak torturaren aurkako hitzarmena urratu duela

Publizitatea

Gizartea

torturak

Nazio Batuen Erakundeak dio Espainiak torturaren aurkako hitzarmena urratu duela

NBEko Torturaren Aurkako Komiteak esan du Espainiak ez zuela Orkatz Gallastegiren salaketari buruz ikerketa azkar eta inpartzial bat egin.
Behatokia, TAT eta Gallastegiren senideak gaur, Bilbon.
Behatokia, TAT eta Gallastegiren senideak gaur, Bilbon. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

2012-06-09 / Berria

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Torturaren Aurkako Komiteak esan du Espainiako Estatuak torturaren kontrako hitzarmena urratu duela. Bere garaian Orkatz Gallastegi Soduperen abokatu Iratxe Urizar eta Julen Arzuagak aurkeztutako salaketari erantzun dio NBEko batzordeak, gaur Bilboko prentsaurreko batean Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak, TAT Torturaren Aurkako Taldeak eta Gallastegiren senideek jakinarazi dutenez.

Espainiak hitzarmeneko 12. artikulua urratu duela ondorioztatu du NBEk, Gallastegiren tortura salaketari buruz ikerketa azkar eta inpartzial bat ez egiteagatik. Behatokiak-eta esan dute Gallastegi Espainiako Auzitegi Nazionalak autoinkulpazioetan oinarrituz zigortu zuela.

Madrili epaia atzera botatzeko eskatu diote.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak