Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Kalea Guztiona Da taldeak dio Bilboko Udalak eta epaitegiak bat egin dutela "eskubideen interpretazio murriztailean"

Publizitatea

Gizartea

gizartea

Kalea Guztiona Da taldeak dio Bilboko Udalak eta epaitegiak bat egin dutela "eskubideen interpretazio murriztailean"

 
Gaurko prentsaurrekoa.
Gaurko prentsaurrekoa. / Marisol Ramirez, ARP

2012-07-12 / Maite Asensio

Espazio publikoaren erabilera arautzeko Bilboko Udalak 2010eko irailean onartutako ordenantzaren aurka Kalea Guztiona Da plataformak aurkeztutako helegitea atzera bota zuen iragan astean EAEko Auzitegi Nagusiak eta, horren harira, udalaren "oinarrizko eskubideen interpretazio murriztailearekin" bat egitea egotzi dio kolektiboak epaitegiari, gaur Bilboko udaletxe aurrean egindako agerraldian.

Eragile sozialen ustez, ordea, "bizikidetzarako eremu askea" izan behar du espazio publikoak. Hartara, taldeek ondorioztatu dute eztabaida ez dela juridikoa, "bizikidetza soziala ulertzeko moduari" buruzkoa baizik, eta kasazio helegiterik ez jartzea erabaki dute.

Publizitatea

Sortu kontua
Maite Asensio

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak