Berria.eus

Kirola David Millarrek irabazi du 12. etapa

Publizitatea

Kirola

FRANTZIAKO TOURRA

David Millarrek irabazi du 12. etapa

Bost txirrindulari ihes eginda iritsi dira helmugara. Egoi Martinez hirugarren izan da. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan; Wigginsek jarraitzen du lider.

2012-07-13 / Berria

David Millarrek (Garmin) irabazi du Frantziako Tourreko 12. etapa —Saint Jean de Maurienne eta Annonay Davezieux, 226 kilometro—. Bost txirrindulariz osatutako ihesaldiko indartsuena izan da. Jean Christophe Peraudek (Ag2r) estu hartu du esprintean, baina Millar gailendu da. Egoi Martinez (Euskaltel-Euskadi) pixka bat atzeraxeago sartu da, bost segundora, ihesaldiko gainontzekoen hirukoteari denbora emanez.

Pelotoiak egun lasaia izan du gaur. Saikapen nagusian ez dago aldaketarik eta Bradley Wigginsek jarraitzen du lider.

Bihar 13. etapa korrituko dute: Saint Paul Trois Chateaux-Le Cap d'Agde, 217 kilometro. Ibilbide laua; esprinterren txanda izan daiteke. Ikusteko dago euren taldeek lanerako indarrik baduten Alpeetako etapa gogorren ostean.

Orain arteko etapak

- Aitzin-etapa (6,4 km-ko erlojupekoa) Irabazlea: Fabian Cancella. Liderra: Fabian Cancella.

- 1. etapa. Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.

- 2. etapa. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Fabian Cancellara.

- 3. etapa. Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.

- 4. etapa. Irabazlea: Andre Greipel. Liderra: Fabian Cancellara.

- 5. etapa. Irabazlea: Andre Greipel. Liderra: Fabian Cancellara.

- 6. etapa. Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.

- 7. etapa. (lehen mailako mendatean bukatu da) Irabazlea: Christopher Froome. Liderra: Bradley Wiggins.

- 8. etapa. Irabazlea: Thibaut Pinot. Liderra: Bradley Wiggins.

- 9. etapa (41,5 km-ko erlojupekoa). Irabazlea: Bradley Wiggins. Liderra: Bradley Wiggins.

- 10. etapa. Irabazlea: Thomas Voeckler. Liderra: Bradley Wiggins.

- 11. etapa (lehen mailako mendatean bukatu da). Irabazlea: Pierre Rolland. Liderra: Bradley Wiggins.

- 12. etapa. Irabazlea: David Millar. Liderra: Bradley Wiggins.

 

Publizitatea

Kirola saileko albiste gehiago

Berotan, izoztuta

Itxura kaskarra eman, eta Realak agur esan dio Europako Ligari. Azken hogei minutuetan hartu ditu hiru golak; lehena, izan ez den penalti batez.

Valverde, indarrak mugara eramanda

Ikuskizun aparta izan da Vueltako seigarren etapan, La Zubia lehen mailako mendatean gora, eta garaipen handia lortu du Alejandro Valverdek (Movistar), Chris Froome (Sky), Alberto Contador (Tinkoff) eta Joaquim Rodriguezi (Katuxa) aurrea hartuta.

Oso gora begiratzeko modukoa

Porto, Xakhtar Donetsk eta Bate Borisov izango dira Athleticen aurkariak Txapeldunen Ligako multzoen fasean. Irailaren 17an da lehen partida, Bilbon, Xakhtarren aurka.

Albiste nagusiak

Gehien irakurriak