Berria.eus

Gizartea Tartakadengatik auzipetutako ekintzaileek elkartasun kanpaina eta baraualdiak iragarri dituzte

Publizitatea

Gizartea

Abiadura handiko trena

Tartakadengatik auzipetutako ekintzaileek elkartasun kanpaina eta baraualdiak iragarri dituzte

Larunbatean urte bat beteko da Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak hitu tartakada jaso zituenetik, Okzitaniako Tolosan. Abiadura handiko trenaren aurkako txostena osatu dute Mugitu! mugimenduko kideek, eta desobedientzia zibilera deitu dituzte herritarrak.
Iruñean gaur.
Iruñean gaur. / Lander F. de Arroiabe, ARP

2012-10-25 / Edurne Elizondo

Abiadura handiko trenaren aurkako mugimendua ez da gelditu. Mugitu!-ko kideek desobedientzia zibilera deitu dituzte herritarrak, Okzitaniako Tolosan Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak hiru tartakada jaso zituenetik urte bat betetzen denean. 2011. urteko urriaren 27an egin zuten ekintza hori, eta haren harira, lau pertsona daude auzipetuta. Lau eta bederatzi urte arteko zigorra jaso dezakete. Espainiako Auzitegi Nazionalak epaiketa egiteko data noiz zehaztu zain dira. Haietako hiru, Ibon Garcia, Julio Villanueva eta Gorka Ovejero, jendaurrean agertu dira Iruñean. AHTaren aurkako baraualdiak eginen dituzte azaroan, eta elkartasunera deitzeko kanpaina baten hasiera iragarri dute, abiadura handiko trenaren aurkako mezua mundu osora zabaltzeko.

Horretarako, txostena egin dute, iazko Tolosako ekintzaren ingurukoen berri mateko, bai eta mundu zabalean egin diren gisako ekintzen berri jasotzeko ere. "Inon ez da gertatu hemen gertatu dena, lau eta bederatzi urte bitarteko zigorra eskatzea tarta bat botatzeagatik", salatu du Julio Villanuevak. AHTa egiteko lanen aurka egin du, eta egungo krisi ekonomikoak proiektua kolokan jarri duela gaineratu du. "2006an obrak hasi zirenetik, hamalau kilometro egin dituzte. Euskal Y-a Nafarroarekin eta Europarekin lotzeko azpiegiturak airean dira". Dirua xahutzeari eta ingurumena hondatzeari uzteko eskatu diete Mugitu!-ko kideek proiektuaren bultzatzaileei.

Txostenarekin batera, azaroan baraualdia eginen dute Mugitu!-ko kideek, abiadura handiko trenaren aurka. Hiru astez eginen dute, txandaka. Azaroaren 10ean hasiko da baraualdia, Bizkaian. Bigarren astean Gipuzkoan eginen dute, eta hirugarrenean, azaroaren 24tik abenduaren 1era, Nafarroan.

 
Edurne Elizondo

Publizitatea

Gizartea saileko albiste gehiago

Kanboko abertzaleek "hautetsi batzuen" jarrera salatu dute

Kanboko Nahi Dugun Herria talde abertzaleak, herriko etxean “gehiengoan diren hautetsi batzuen portaera salatu du”, kanboarrei zuzendutako gomita bat elebidunez bidaltzea ukatu izanagatik eta baita “jende mota baten kontrako” adierazpenak egin izanagatik

Ez euskarari

Jose Mari Pastorrek 'Darwin eta gu' atalerako idatzitako artikulua.

Albiste nagusiak

Compston aktorearen erantzuna

Astelehenan, 2.000 lagun bildu ziren Londresen Eskoziak Erresuma Batuan jarraitzearen alde. Martin Compston aktoreak egin zuen mobilizazio hari erantzuteko deia.

Gehien irakurriak