BERTSOLARITZA

Etxahun Lekuek irabazi du Bizkaiko Bertso Txapelketako bigarren finalaurrea

Datorren igandean izango da azken finalaurrea, eta abenduaren 15ean finala.

Berria -

2012ko azaroak 26

800 pertsona inguru elkartu ziren atzo arratsaldean Durangon, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrea ikusteko. Alde estuarekin, Etxahun Lekuek irabazi zuen, eta zuzenean igaro da abenduaren 15ean Bilbon izango den finalera.

Lekuek 563,5 puntu eskuratuta irabazi zuen finalaurrea; Igor Elortzak 561,5 lortu zituen; Fredi Paiak, 561; Jone Uriak, 528; Arrate Illarok, 489,5; eta Gorka Ostolazak, 483.

Hirugarren finalaurrea datorren igandean izango da, abenduak 2, Gernika-Lumon. Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Beñat Ugartetxea, Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria eta Joseba Artza izango dira kantuan.

Lehen finalaurrea atzo zortzi egin zuten, Basaurin, eta Arkaitz Estiballes izan zen garaile. Galdakoztarra zuzenean sailkatu zen finalerako.