Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Bertsolaritzaren transmisioan eragiteko, 'Bertso-eskolak.com' ataria

Publizitatea

Gizartea

kultura

Bertsolaritzaren transmisioan eragiteko, 'Bertso-eskolak.com' ataria

Hainbat tresna eskaintzen ditu bertsoak osatzen laguntzeko, eta Euskal Herriko bertsolaritzaren inguruko datuak biltzen dituen mapa ere egin dute. EHUko IXA taldeak eta Bertsozale Elkarteak aurkeztu dute.
Webaren azala.
Webaren azala.

2013-01-11 / Berria

Bertsotarako arbel digitala izena eman dioten atalak baliabide andana eskaintzen dio bertsotan ikasi edo hobetu nahi lukeen edonori. Manex Agirrezabal IXA taldeko kideak adierazi duenez, "ikasleak izango dira, batez ere, erabiltzaile profila, baina ez diogu aterik ixten Andoni Egaña berberari ere". Izan ere, errima eta sinonimo bilatzailea, metrika zuzentzailea eta beste hainbat lanabes eskaintzen dira bertan.

Euskal Herriko bertsolaritzaren mapa ere egin dute Bertso-eskolak.com-en, Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentrotik jaso duten informazioarekin. Besteak beste, Euskal Herriko herri guztietan antolatzen diren bertso saioen, dauden bertso eskolen eta abarren inguruko informazioa eskura daiteke.

Agirrezabalek informatika ikasi du Euskal Herriko Unibertsitatean, eta haren karrera amaierako lana da proiektuaren oinarria.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak