Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Baliteke Marten bizitza egon izana, NASAren arabera

Publizitatea

Gizartea

espazioa

Baliteke Marten bizitza egon izana, NASAren arabera

'Curiosity' robotak bildutako arroka zati batean egindako analisi batetik ondorioztatu du hori Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak.

2013-03-12 / Berria

Zientzialariek azufrea, nitrogenoa, hidrogenoa, oxigenoa, fosforoa eta karbonoa topatu dituzte.

Emaitzek erakusten dute Yellowknife badian, Curiosity robota egon zen lekuan, ibai bat eta laku txiki bat egon zirela, eta posible dela han mikrobioentzako baldintza egokiak ahalbidetuko lituzketen osagai kimikoak egotea.

"Misio honen oinarrietako bat zen jakitea Marten bizitza egon ahal izateko testuingurua ote zegoen", esan du Michael Meyer zientzialariak. "Orain arte dakigunarengatik, erantzuna 'bai' da", gaineratu du.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak