Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea 4,1 graduko lurrikara izan da Etxaurin

Publizitatea

Gizartea

euskal herria

4,1 graduko lurrikara izan da Etxaurin

Erreniega inguruan azkenaldian izan direnen artetik handiena izan da bart gauekoa. Atzo 22:24an beste bat izan zen, 2,7 gradukoa. Ez da kalterik izan.

2013-03-23 / Berria

Goizaldeko hiruretan izan da lurrikara nagusia, Etxauri inguruan. Orain dela gutxi Ziritzan izan zena baino handiagoa izan da, baina, gaua izanik, litekeena da jende gutxik igarri izana. Aurretik, ordea, beste bat ere izan zen atzo gauean Etxaurin, 22:24 inguruan, 2,7 gradukoa. Espainiako sismologia institutuaren arabera, hori pertsonek ere sentitu zen.

4,1 gradu izan ditu goizaldekoak, eta Artikan, Berriobeitin, Zizurren eta Iruñean ere igarri dute neurgailuek. Lurrikara nagusi horren ondoren beste txiki batzuk ere izan dira hurrengo orduetan.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak