Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Lau graduko lurrikara izan da Iruñerrian

Publizitatea

Gizartea

gizartea

Lau graduko lurrikara izan da Iruñerrian

Hainbat lekutan nabaritu dute dardara. Adiosen izan du epizentroa.

2013-04-20 / Berria

Lurrikara bat izan da Iruñerrian, eta inguruko hainbat lekutan sentitu dute dardara. Espainiako Geografia Institutuak neurtu duenez, Richter eskalan lau gradukoa izan da lurrikara. Adiosen izan da epizentroa.

Atzo ere izan ziren beste lurrikara batzuk gaurkotik gertu, baina ez ziren hain handiak izan. Goizean, 08:12ean, Mutiloabeitin Richter eskalan 2,0 graduko dardara izan zuten, eta eguerdian, berriz, 1,9 gradukoa Biurrunen. Utergan ere izan zen geroago: 19:30 aldera, 2,1 gradukoa.

Azken asteetan hainbat lurrikara izan dira inguruan, eta martxoaren 23an izandakoa ere nabaritu zuten. 4,1 graduko lurrikara izan zen egun horretan, eta Etxaurin izan zen epizentroa.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak