Berria.eus

Gizartea Goi tentsioko linearen galdeketan proiektuaren aurka agertu dira erroldatutakoen %62

Publizitatea

Gizartea

azpiegiturak

Goi tentsioko linearen galdeketan proiektuaren aurka agertu dira erroldatutakoen %62

Atzo azpiegitura pasatzekoa den 39 herritan egin zuten galdeketa, eta botoa eman zuten ia guztek eman zuten goi tentsioko linearen aurkako botoa, Autopista Elektrikorik Ez plataformak jakinarazi duenez.
Galdeketan parte hartzen. /
Galdeketan parte hartzen. / Idoia Zabaleta, Argazki Press

2013-06-17 / Berria.info

Nafarroako 36 herritan eta Gipuzkoako hirutan egin zuten galdeketa, eta, izan den emaitzaren ondorioz, antolatzaileek Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete Deikaztelu eta Itsaso arteko autopista elektrikoa bertan behera uzteko. Alberto Frias Autopista Elektrikorik Ez plataformako bozeramailearen ustez herri horietako herritarren asanbladek egindako galdeketaren emaitzek beste neurri bat eman diote goi tentsioko linearen egitasmoari. "Goi tentsioak eragin ditzakeen osasun arazoez gain, osasun demokratikoa bera dago mahai gainean"

Guztira 5.156 herritar zeuden galdeketara deituta, eta parte hartzea %63 izan zen. Horien artetik %99 agertu ziren proiektuaren kontra, plataformak emandako datuen arabera, 39 herri horietan erroldatuta dauden herritarren bi heren inguru. «Herritarrak kezkatuta daudenaren seinale da igandearen moduko egun eguzkitsu batean %63a bozkatzera joan izana».

Atzo botoa eman zuten ia guztiek bozkatu zuten kontra. Bost pertsona alde agertu ziren, eta antolatzaileek hamabost boto zuri edo boto baliogabe bildu zituzten.

Herritarren kezka

Goi tentsioko lineak argindarra Getxora eramatea du helburu, baina horren aurkako jarrera handia da azpiegiturak pasatzekoak dituen herrietan, hurbil izango diren herritarren osasunean, ingurumenan eta paisaian izango duen eraginagatik.

"Proiektua gauzatzea ez da beharrezkoa; izan ere, enpresa sustatzailearen eta multinazionalen irabaziak handitzeko baino ez du balioko", salatu zuten galdeketaren antolatzaileek.

Oposizio hori aurretik agertu zuten 216 udal eta kontzejuk, eta 500 lagun inguruk Altsasuko adierazpena sinatu zuten, tartean dira kulturako, hezkuntzako eta kirol arloko hainbat pertsona ezagun.

 

Gizartea saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Gehien irakurriak