Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Anoetan, Alegian, Iruran eta Zizurkilen gaur hasiko dira atez ateko bilketa sistemarekin

Publizitatea

Gizartea

Hondakinak

Anoetan, Alegian, Iruran eta Zizurkilen gaur hasiko dira atez ateko bilketa sistemarekin

Tolosaldekoak gehituz, Gipuzkoan hamahiru herritan biltzen dituzte hondakinak atez ate.

2013-06-17 / Urtzi Urkizu

Lau herrik emango diote gaur ongietorria atez ateko bilketa sistemari: Anoetak, Alegiak, Irurak eta Zizurkilek. "Frogatuta dago atez atekoa dela gaikako bilketa %80tik gorako emaitzetara iristeko gai den sistema bakarra", esan zuen duela egun batzuk Tolosaldeko Mankomunitateko ordezkari Amaia Azkuek. Hemendik sei hilabetera, parte hartze prozesu baten bidez, emaitzak aztertu, herritarren asebetetzea ezagutu, eta beharrezko moldaketak egingo dituzte udalek herritarrekin. "Bide hau herritarrekin eta herritarrentzat egin behar da, lurralde garbi eta iraunkorrak eraikitzeko", nabarmendu zuen Azkuek. Alegian herritarren %95ek baino gehiagok jaso dituzte ontziak.

Gipuzkoan hamahiru herri dira jada atez ateko bilketa sistemarekin; 60.000 herritar inguru bizi dira herri horietan.

Bestalde, asteburu honetarako bilketa sistemaren inguruko herri galdeketa antolatu du Zizurkilen atez atekoaren aurkako plataformak. Hilaren 28an eta 29an, Anoetan, Iruran, Ordizian eta Villabonan egingo dituzte galdeketak. Iruran, berriz hasi dira atez ateko sistemaren kontrako sinadurak biltzen. Azkoitian atez atekoaren aurkako plataformak 3.547 sinadura aurkeztu ditu udaletxean, gaikako bilketaren kontra.

Publizitatea

Sortu kontua
Urtzi Urkizu

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak