Igeldoren erabakia errespetatzearen alde, donostiarren sinadurak biltzen hasi dira

'Donostiarrak garelako' izenburuarekin igeldoarren erabakiaren aldeko adierazpena jarri dute sarean.

Berria -

2014ko otsailak 11

Donostiarrakgarelako.com webgunean jada hainbat lagunek sinatu dute adierazpena, eta donostiarrei dei egin diete sinatzera. "Demokrazia maite dugulako, igeldotarren iritzia errespetatzea nahi dugu", diote adierazpenaren hasieran. "Igeldotarrek independenteak izan nahi badute, ez badute donostiar izan nahi, beren erabakia errespetatzea dagokigu gainerako guztioi: donostiarroi, Donostiako Udalari eta hiri honen batasun zatiezin betierekoaren defendatzaile porrokatu bihurtu omen diren PSE-EEri, EAJri eta PPri".

Sinatzaileek diote "lotsagarria" dela ordezkari politikoak igeldoarren borodatearen kontra agertzea, "baita zenbait komunibideren kanpaina neurrigabea ere". Argudiatzen dute berezko nortasuna izan duela beti Igeldok, donostiarrak ere horren jakitun direla, eta orain dela gutxi egin zen kontsultan boto emaileen %61 Donostiatik bereiztearen alde agertu zela. 

"Estrategia horretan donostiartasun agiriak" banatzen hasi direla ere kritikatu dute. "Zeintzuk dira haiek donostiartasun agiriak banatzeko? Zeren arabera erabakitzen dute nork maite duen eta nork ez Donostia?". Horren aurrean sinatzaileek ere donostiarrak direla aldarrikatzen dute. "Donostia maite dugu, hiri hau ulertzeko geure moduak ditugu.

Agiriarne amaieran igeldoarrek independente izateko eskubidea dutela diote. Eta onartuta ere zilegi dela Igeldorentzat onena Donostiari lotuta jarraitzea dela pentsatzea, azken erabakia igeldoarrena dela diote. "Eta gainerako guztioi iritzi hori errespetatzea dagokigula: erabakiarekin bat egin ala ez. Demokrazia kontu hutsa da".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna