Berria.eus

Gizartea Euskadiko Eskola Kontseiluaren ustez, LOMCE ez dago datorren ikasturtean aplikatzen hasterik

Publizitatea

Gizartea

Hezkuntza

Euskadiko Eskola Kontseiluaren ustez, LOMCE ez dago datorren ikasturtean aplikatzen hasterik

Euskal hezkuntzako lege baten diseinuak eskumen esparrua "hobeki" garatzen eta antolatzen lagundu dezakeela iruditzen zaio kontseiluari.

2014-03-03 / Urtzi Urkizu

LOMCE legearen egutegiari eta aplikatzeko moduei dagokienez, Euskadiko Eskola Kontseiluak adierazi du ez dagoela legea 2014-2015 ikasturtean aplikatzen hasterik. Hurrengo ikasturteei begira, kontseiluak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatu dio bere gain hartzeko "eragin negatiboak" txikiagotzen saiatzeko ardura. Kontseiluaren arabera, euskal hezkuntzako lege baten diseinuak, "eskola komunitate osoaren lankidetza eta adostasuna aintzat hartuta", lagundu egin dezake "Euskadiko eskumen esparru bera hobeki garatzen eta antolatzen".

Erakunde eta hezkuntza eragile guztiek legearen aurka azaltzen duten akordio maila "handia", kontseiluaren ustez, "aurrekari ona" da hezkuntza sistemak aurrerantz jarraitzea ahalbidetzen duten formula praktikoak aurkitzeko bidean.

Kontseiluak LOMCEk ekar ditzazkeen arriskuez ohartarazi du: "Ez da inondik inora gure hezkuntza sistemaren premiei egokitzen, eta aplikatzeak, oztopoa eragingo du azkeneko harmarkadetan jarraitutako aurrerapen ibilbidean".

 
Urtzi Urkizu

Publizitatea

Gizartea saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Alzate jenerala larunbatean utziko du aske FARCek

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak Ozeano Bareko kostaldeko operazioak bertan behera uzteko agindu du operazioa errazteko, FARCen koordenatuei jarraituz. Gerrillariek ohartarazi dute Gobernuak ezin duela alde bakarretik bake negoziaioak berriro bertan behera utzi.

Gehien irakurriak