Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Gaitasunak, teoriaren azpitik

Publizitatea

Gizartea

HEZKUNTZA

Gaitasunak, teoriaren azpitik

Eguneroko arazoei aurre egiteko ikasleek zer arazo dituzten ikertu dute PISA txostenean: batez bestekora ez dira iritsi EAEko ikasleak.
Gazte bat, sakelakoa eskutan duela.
Gazte bat, sakelakoa eskutan duela. / J. Manterola, ARP

2014-04-02 / Garikoitz Goikoetxea

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen batez bestekoaren apur bat beherago daude Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleak eguneroko eginbeharren ebaluazioan, 2012ko PISA txostenak azaleratu duenez. Aire girotua programatzea eta metroko txartelak erostearen tankerako frogak eginarazi zizkieten ikasleei.

Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, ezta Nafarroakorik ere. Lagin txikia zuela eta, Nafarroako ikasleen datuak Espainiakoaren barnean jaso dituzte, baina ez dituzte bereizita eman.

Asiako herrialde bi daude zerrenda horren buruan; Hego Koreak 561 puntu bildu ditu, eta Japoniak, berriz, 552. OCDEko batez besteko puntuazioa 500 da, eta lau puntu azpitik daude EAEko ikasleak. Frantziako datuen barnean daude Ipar Euskal Herriko ikasleenak, eta 511 puntu eskuratu dituzte Frantziako Estatuko haurrek. Espainiari, berriz, 477 puntu eman dizkiote txostenean.

Publizitatea

Sortu kontua
Garikoitz Goikoetxea

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak