Euskal Presoak

Presoen senideentzako laguntzak bertan behera uztea baztertu du Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia berretsi du. Eusko Jaurlaritzak 2009an emandako laguntzen aurka egin zuen fiskalak.

Berria -

2014ko uztailak 4

Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du Eusko Jaurlaritzak 2009an presoen senideei emandako diru laguntzak kentzea. Joseba Azkarraga behin-behineko sailburu zela onartu zituen laguntzok Jaurlaritzak, Euskal Herritik kanpoko espetxeetara egindako joan-etorrien gastuari aurre egiteko asmoz.

Horren kontra egin zuen 2011n fiskalak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, baina, ez zuen aintzat hartu haren eskaria, eta ontzat jo zituen Jaurlaritzaren emandako laguntzak. Orotara, 225.081 euro jarri zituen presoen familiei laguntzeko. Auzitegi Gorenera jotzea erabaki zuen orduan fiskalak. Nolanahi ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia berretsi du Gorenak, eta baztertu egin du laguntzak bertan behera lagatzea. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna