Israelekin dituen harremanak bertan behera uzteko eskatu diote Jaurlaritzari Bilbon

 

Berria -

2014ko abuztuak 9

Bilboko Guggenheim museoaren parean elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian hainbat lagunek, Israel Gazan egiten ari den erasoaldia salatzeko. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Israelekin dituen harremanak hauts ditzan.

Israel genozida eta Palestina askatu leloak atera dituzte mobilizazioan. Adierazi dutenez, ez da onargarria Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanei eustea, eta, horregatik, "Estatu genozida baten konplize izateari" utz diezaion nahi dute.

Museoaren parean ez ezik, uretan ere elkartasuna adierazi diete palestinarrei: