erabakitzeko eskubidea

Larunbatean giza kate bat egingo dute Zinemaldiko leku esanguratsuenak lotuz

Zinema munduko jendeak bultzatu du, Gure Esku Dago-rekin elkarlanean.

Ekainean Gure Esku Dago-k egin zuen giza-katea, Kanpazarren (Arrasate, Gipuzkoa). /
Ekainean Gure Esku Dago-k egin zuen giza-katea, Kanpazarren (Arrasate, Gipuzkoa). / Gari Garaialde/Argazki Press

Berria -

2014ko irailak 25

Zinema munduko jendeak erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du. Bultzatzaileak, besteak beste, Itziar Ituiño aktorea, Klara Badiola aktorea, Ane Gabarain aktorea, Eneko Olasagasti gidoilari eta zuzendaria, Juanba Berasategi ekoizle eta zuzendaria, Iñaki Gomez ekoizlea eta Ramon Agirre aktorea dira.

Gure Esku Dago-k jakinarazi duenez, oraingoz hauexek bat egin dute: Iratxe Hernandez Simalek, Joserra Fachadok, Naiara Arnedok, Jon Urrazak, Eneritz Artetxek, Teresa Andonegi Santamariak, Kepa Errastik, Eriz Alberdik, Agurtzane Intxaurragak, Amagoia Lauzirikak eta Ana Elordik.