Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Energia hornitzailea aldatzeko kanpaina abiatuko du Araba Garoñarik Gabe-k

Publizitatea

Gizartea

zentral nuklearrak

Energia hornitzailea aldatzeko kanpaina abiatuko du Araba Garoñarik Gabe-k

'Garoña ez, Iberdrola Ez' kanpaina jarriko du martxan, zentral nuklearrarekin loturarik ez duten hornitzaileak kontratatzearen alde. Elkarretaratzera deitu dute larunbat eguerdirako.
Garoñaren irekieraren aurkako protesta, martxoan. /
Garoñaren irekieraren aurkako protesta, martxoan. / Raul Bogajo, ARP

2014-11-06 / Berria

Alberto Frias Araba Garoñarik Gabe plataformako bozeramaileak adierazi duenez, Iberdrolak "bizkarra eman dio" Garoñako zentral nuklearraren (Burgos, Espania) irekieraren aurka agertu den "gehiengo" bati, eta salatu du konpainiak, Edesarekin batera, 2031. urtera arte zentrala irekitzeko eskaera egin duela.

Friasen arabera, Iberdrolaren erabakiak "arriskuan" jartzen ditu zentral nuklearraren inguruan bizi direnen "segurtasuna eta etorkizuna", eta Araba ezin da horren aurrean "hotz" geratu. Hori dela eta, Garoñari "lotuta" ez dauden energia hornitzaileen alde egiteko deia egin die herritarrei, eta energia berriztagarriak aukera ditzatela.

Plataformak elkarretaratzera deitu du larunbaterako Gasteizen, Andre Mari Zuriaren plazan, 12:00etan. Mosaiko bat osatuko dute, eta, horrela, hasiera emango diote Garoña ez Iberdrola ere ez kanpainari. Ondoren, Iberdrolak Cercas Bajas kalean duen egoitzaraino giza kate bat osatuko dute. Kanpainarekin Arabako herritarren "gehiengoak" Garoñaren irekieraren aurka duen jarrera bistarazi nahi du plataformak.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak