Irlandako muralak

Ipar Irlandako Belfast eta Derry hirietan dauden horma-irudiak. / 2016-05-14

Argazki Bildumak

Petrol bomber

1969. urtean poliziaren eta ekintzaile errepublikanoen arteko liskar bat hiru egunez luzatu zen Derry hiriko Bogside auzoan. Garaiko irudia da, eta "People's gallery" (Herriaren galeria) mural saileko lehena izan zen, 1994an. (Rossvile street, Derry).

2016-03-31

Ivan Santamaria

Bernadette Devlin

Bernadette Devlin politikari eta aktibista irlandarra 1960ko hamarkadaren amaieran hasitako eskubide zibilen aldeko borrokan ikurretako bat izan zen. "People's gallery" (Herriaren galeria) mural sailaren parte da. (Rossvile street, Derry).

2016-03-31

Ivan Santamaria

Errugabetasunaren heriotza

Annete McGavigan 14 urteko gaztea hil zuen 1971. Erresuma Batuko armadako soldadu baten tiroak, Derryko Bogside auzo nazionalistan. Gatazkan hildako ehungarren biktima zen. Handik hurbil dago murala, Bogside artists taldeak egindakoa. (Lecky road, Derry).

2016-03-31

Ivan Santamaria

Igande odoltsua

1972ko urtarrilaren 30ean Erresuma Batuko soldaduek manifestazio baten aurka tiro egin eta 14 lagun hil zituzten Derryko Bogside auzoan. Gertakari hura 'Boody sunday' (Igande odoltsua) gisa gogoratzen da. Irudia "People's gallery" (Herriaren galeria) irudi sortakoa da. (Lecky road, Derry).

2016-03-31

Ivan Santamaria

Derryko biktimak

1972. urteko urtarrileko Derryko Igande Odoltsuan Erresuma Batuko armadako paraxutistek hildako hamalau pertsonen irudiak, 'People's gallery' (Herriaren galeria) sailaren parte da. (Westland street, Derry).

2016-03-31

Ivan Santamaria

The runner

Derryko Bogside auzoko liskarretan gasa jaurtitzeari ekiten zioten poliziak eta armadak. Irudiak manifestarien ihesa deskribatzen du. (Rossville street, Derry).

2016-03-31

Ivan Santamaria

Motorman

1972. urteko uztailaren 31n 'Motorman' operazioa jarri zuen martxan Erresuma Batuko armadak. Milaka soldadu sartu ziren indarrez Derryko Bogside eta Creggan auzo nazionalistetan, berriro ere auzo horiek estatuaren kontrolpean jartzeko asmoz. (Rossvile street, Derry).

2016-03-31

Ivan Santamaria

Che irlandarra

Ernesto 'Che' Guevara iraultzaile argentinarraren irlandar jatorria gogora ekartzen du mural honek. Guevararen bigarren abizenak —Lynch— jatorri horren lekukotza ematen du. Galwaytik Argentinara joan omen ziren haren arbasoek. (Fahan street, Derry).

2016-03-31

Ivan Santamaria

Bobby Sands

Bobby Sands ekintzaile errepublikanoa, 1981. urteko gose greban hildako lehen presoa. Muralaren bertsio gaurkotua Danny Devenny artistak egindakoa da. Falls auzo nazionalistaren sarreran dago (Sevastopol street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Ballymurphyko memorialak (I)

Ballymurphy auzo nazionalistan nildako IRAko kideak eta emakume errepublikanoak, Cuchulainn heroi irlandar mitologikoarekin batera. Hildakoei eskainitako sail baten parte da. (Glenalina road, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Biktima unionistak

IRAk Shankill auzoan jarritako lehergailuen biktimak salatzeko murala. "Irlandako askatasunaren aldeko borrokalari ez sektario deitutakoek 30 urtez egindako sarraski indiskriminatuak", dio esaldiak. (Shankill road, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Pazko altxamendua

1916 urteko Pazko altxamenduan, GPO eraikina hartzeko borroka, Dublinen. Markiewicz, Pearse eta Conolly matxino irlandar errepublikanoak agertzen dira irudian. (Whiterock road, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Nelson Mandela

Nelson Mandela Hego Afrikako presidentea. Belfast mendebaldeko Divis eta Northumberland kaleetatik doan horma luze batek Irlandako nahiz nazioarteko gatazka eta borroka ezberdinei egiten die erreferentzia, muralen bidez. (Northumberland street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Trevor King

Trevor King UVF talde paramilitar lealistako buruzagia oroitzeko murala, Woodvale auzoan. INLAk hil zuen 1994 urtean. (Disraeli street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Gose greba

Fenix hegazkia —IRAren ikurra— eta Irlandako probintzietako armarriak. "Maggie [Margaret] Thatcher pentsatu berriro, ez utzi geure gizonak alferreko hiltzen", dio esaldiak. 1981 urteko gose grebaren garaian egindako murala da, Belfasten dagoen zaharrenetarikoa. (Clowney street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

King Billy

William III.a errege protestantea —King Billy— Boyne ibaia zeharkatzen, James II.a errege katolikoa garaitu ondoren. Unionismoaren ikur handietako bat da King Billy, eta garaipen militar hura gogoratzeko sortu zen Orangeko ordena boteretsua. (Shankill parade, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

D konpainia

Behin-behineko IRAren D konpainiako hildakoak gogoratzeko murala, non hil ziren markatutako mapa batekin. (Falls road, Belfast)

2016-03-30

Ivan Santamaria

Bi UVF

UVF Ulster Volunteer Force historikoa (1912. urtean sortutako milizia unionista) eta garaikidea (talde paramilitar lealista) lotzen dituen horma-irudia, Shankill auzoan. (Glenwood street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Kartzeletako protesta

Kieran Nugent preso jantziak jartzeari uko egin eta bere burua burusi soil batekin estaltzeari ekin zion lehen preso errepublikanoa. "Ez naiz gaizkilea. Britainiarrek preso jantziak josi beharko dizkiote nire ipurdiari", esan ei zuen. (Rockville street, Belfast)

2016-03-30

Ivan Santamaria

Queen Elizabeth

Erresuma Batuko Elizabeth II.aren 60 urteko erregealdia gogoratzeko murala. Shankill unionista "inperioaren bihotza" dela aldarrikatzen du irudiak. (Crimea street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Frederick Douglass

Frederick Douglass AEBeko idazle eta militante abolizionista, gutxiengoen borroka deskribatzen duen mural batean. "Heldu matxuratuak konpontzea baino errazagoa da ume indartsuak eraikitzea", dio haren aipuak. (Northumberland street, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

Ballymurphyko memorialak (II)

Jim Bryson eta Patrick Mulvena Behin-behineko IRAko boluntarioak oroitzeko murala. 1973. urtean hil zituen Erresuma Batuko armadak. (Ballymurphy road, Belfast)

2016-03-30

Ivan Santamaria

Steven McCrea

Steven McCrea Red Hand Commandos talde paramilitar lealistako kidea oroitzeko murala. IPLO talde armatu errepublikano txikiak —INLAko zatiketa bat— hil zuen 1989. urtean. (Hopewell crescent, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria

1916 urteko iraultza

Soldadu errepublikano bat eta Dublingo GPO eraikina, 1916. urteko Pazko Igandean emandako altxamendua irudikatzeko. (Beechmount avenue, Belfast).

2016-03-30

Ivan Santamaria