Zazpi lagunen hilotzak aurkitu dituzte gutxienez Anueko hobian lurperatuta. Ezkabako espetxetik ihes egindako ia 300 presoren gorpuen bilaketa lanak hasi besterik ez dira egin, ihesaldia gertatu eta 80 urte igaro badira ere. Aranzadi zientzia elkarteko kide Paco Etxeberria auzitegi medikuak ohartarazia du oso litekeena dela haien guztien gorpuak inoiz ez aurkitzea. / 2017-04-12