Begiz

/ 2012-07-06

Argazki Bildumak

Ofizioa eta haren zama

Trebetasuna? Bai. Kokapena? Bai. Teknika? Baita ere, noski. Baina sanferminetan beste faktore bat da zinez funtsezkoa: Zoria. Hori da Peio Hernandez argazkilariaren hitzetan Iru�eko festetan argazki on bat lortzeko gakoa. Hala atera omen ditu berak behintzat maiteen dituenak. Oharkabean, kasik. Bizitza darama, kasik, sanferminak begiz hartzen. Urtero; soldaduskatik itzuli zenez geroztik. Entzierroa da bere momenturik kutunena. �Santo Domingoko aldapan, adibidez, oso argi polita izaten da, eta korrikalari guztiak ere lerroan ikus daitezke korrika�. Mercaderes kalean egindako argazki bat hautatu du, ordea, bere gustukoenen artetik. Irudi komiko xamarra, baina bestondo moduko bat ere izan zuena. Istorioa du atzean. Hernandezek kontatzen duenez, argazkian ageri den argazkilariari ez zion grazia handirik egin hurrengo egunean bere burua egunkarietan ikusteak. �Argazkigintza enpresa handi bateko langilea zen tipoa, Palestinako argazkilari bat. Entzierroko argazkiak egiteko baimena bazuen, eta zezenak pasatzen ikusi zituenean jaitsi egin zen. Baina, noski, joaldunak falta ziren. Susto galanta hartu zuen, gizajoak! Eta une horretan harrapatu nuen nik. Alboan lasai asko korrika dabilen mutilaren parean�.

2012-07-14

Peio Hernandez

Trinitate saindua eta barne prozesioa

�Bisualki mozkortu egiten da bat sanferminetan. Hainbeste jende, hainbeste gauza, eta halako intentsitatea... Pilotu automatikoa jarrita ibiltzen gara maiz�. Hamahiru urte daramatza Lander Fernandez Arroiabe argazkilariak festetan lanean, eta ezagutzen du sentsazioa. Halere, dioenez, une bereziak ere badaude. Argazkikoa, kasu. �Iru�eko jendea da irudikoa. Astegun batez atera nuen, gauez. Ez naiz askorik aritzen gauez sanferminetan, baina noizbehinka bai, eta oso giro herrikoia ageri duelako maite dut argazki hau. Momentu ona iruditu zitzaidan�. �

2012-07-13

Lander Fernandez de Arroiabe / Argazki Press

Ispiluen atzeko istorio ezkutuak

Duela hamabi urte atera zuen sanferminetako lehenengo argazkia Idoia Zabaleta argazkilariak. Bizpahiru urtez eman du entzierroen berri, eta iaz itzuli zen Iru�era lanerako argazkiak hartzera. Ia oharkabean lortu zuen entzierrora zihoan mutil honen argazkia, eta, ezer berezirik ez duela dirudien arren, barruan informazioa ezkutatzen duten horietakoa da, Zabaletaren ustez. �Ariketa on bat da argazkiak begiratzea, eta daramaten informazioa ikustea�, dio. �Izan ere, normalean pentsatzen dugun baino informazio gehiago dakar argazki batek�.

2012-07-12

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Malko samina zorion itsasoan

Sanferminetako argazkiak generoka sailka daitezkeela dio I�igo Uriz argazkilariak: lurrean botatako jendea, entzierroak, parranda... �Argazki asko egiten dira, baina oso gutxik ageri dituzte sentimenduak�. Horregatik hautatu du 2008ko txupinazoko argazkia. �Inguruko pozaren eta umearen negarraren arteko kontrastea ederra da, baita flashari eta giroko hezetasunari esker sortutako argia ere. Pena sentitu nuen. Teleobjektibo bat neraman, eta umearen aurpegitik 30 bat zentimetrora jarri behar izan nuen kamera. Erreparoa eman zidan, baina...�.

2012-07-11

I�igo Uriz / Argazki Press

Buru handiak eta buru gogorrak

Umeek urtebete ematen dute erraldoien konpartsa berriz noiz atera zain. Buru gogorrak, buru handien zain. Une magikoak dira sanferminak. Erretiroa hartu zuenetik, bilobarekin egiten du Joxe Lacallek ibilbidea, buruhandien atzetik. 1980an hasi zen prentsan argazkilari lanean, Egin-en. Euskaldunon Egunkaria-ko eta Argia-ko kolaboratzaile ere izan zen, 2002ra arte, kamera alde batera utzi zuen arte. Sanfermin analogikoak ezagutu zituen Lacallek. Argazki filma errebelatu behar zenekoak. Analogiko edo digital, haurren aurpegia ez da aldatu.

2012-07-10

Joxe Lacalle

Alde ilunaren tentazioa

Salbuespena delako maite du 2007ko uztailaren 6ko argazki hau Gari Garaialde argazkilariak. "Sanferminetan, argazki gehienetan jende asko azaldu ohi da. Irudian ageri den hirukoteaz gain, argazkia ateratzeko unean bazegoen jende gehiago ere haien inguruan, baina eraikin artetik kalera sartzen den argi estu horri esker bakartuta ageri dira, eta horixe gustatzen zait. Hori, eta haien keinu eta jarreran igartzen den San Fermin giroa ere bai". Hain zuzen ere, kaleko giro hori du gustuko Garaialdek. "Ikaragarria da festetan kalean dagoen materiala, eta, gainera, jendeak ez dizu kasu handirik egiten".

2012-07-08

Gari Garaialde

Goitik beherako jai kolpea

Josu Santestebanek ondo gogoan du unea. Duela bi urteko txupinazoan iturritik botatzen diren �zoro horien� irudiak hartu ostean, kalean behera zihoala bizpahiru ur balde bota zizkioten gainera, �bete-betean�. Jendearekin estropezu ez egiteko, kamera begien parean zeraman, eta une hartan sakatu zion botoiari. �Alde batetik, halako lasaitasun bat ageri dute, baina, era berean, festaren erdian daude. Freskotasuna du irudiak. Zuri-gorria ere agertzen da; mutikoak txapela du. Hainbat garaitako lotura bat�. Hamabi urtetik gorako esperientzia duen argazkilaria blai geratuagatik, merezi izan du emaitzak.

2012-07-07

Josu Santesteban

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.