E�aut Elorrieta kantuan
E�aut Elorrieta kantariak abestu du ekitaldian, 'Zapalduen olerkia' abestia, besteak beste.
2013-06-15
/ Gaizka Iroz
Iheslariak, oholtzara
Ekitaldi amaieran, dozenaka iheslari atera dira Irati Aretoko oholtzara. Txaloka jaso dituzte Miarritzeko aretoa bete duten 3.000 lagun inguruek.
2013-06-15
/ Gaizka Iroz
Haritza hostoa eskuan
Jon Garmendia 'Txuria'-k hartu du hitza ekitaldi amaieran. Eskerrak eman dizkie ekitaldira joan direnei, eta irtenbide bat eskatu du iheslarientzat.
2013-06-15
/ Gaizka Iroz
Jendetza aretoan
Bete egin da Irati aretoa, iheslariei babesa adierazteko. Irudian, besteak beste, Xabi Larralde eta Amaia Izko Sortuko kideak eta Itziar Aizpurua ezker abertzaleko militante historikoa.
2013-06-15
/ Gaizka Iroz
Aitaren faltan
Xabier Tubal Abrisketa izan da hitza hartu dutenetako bat. Aita iheslaria da Tubalek bi urte zituenetik, eta umetako oroitzapenak kontatu ditu oholtzan.
2013-06-15
/ Gaizka Iroz
Musika eta dantza
Dantzak eta musikak ere lekua izan dute Miarritzeko ekitaldian, horien bidez ere hainbat testigantza kontatu baitituzte.
2013-06-15
/ Gaizka Iroz
Irati aretoa, beteta
Irati aretoa jendez gainezka egon da iheslariei babesa adierazteko. 3.000 bat pertsona elkartu dira Miarritzeko ekitaldian.
2013-06-15
/ Gaizka Iroz
Iheslariak, oholtzan
Dozenaka lagun igo dira oholtzara ekitaldi amaieran, EIPKren izenean oharra irakurri dutenean.
2013-06-15
/ Gaizka Iroz