Azken orduko berriak

Politika

Buruntza komandoko kide Ibon Etxezarreta, Luis Maria Carrasco eta Xabier Makazaga.
Buruntza komandoko kide Ibon Etxezarreta, Luis Maria Carrasco eta Xabier Makazaga. Fernando Alvarado / EFE

Jauregiren hilketagatik barkamena eskatu du Ibon Etxezarreta presoak

Noticias taldeko egunkariei gutuna bidali die presoak. Bertan "inmobilismoa" alde batera utzi eta "autokritika" egiteko eskatzen dio Sorturi. Etxezarretaren bidea jarraitu eta egindakoa "zuritzeari uzteko" eskatu die euskal presoe politikoei Maixabel Lasak.

Gazaren aurkako erasoaldia

Soldaduak

Soldaduak

Eid al Fitr

Eid al Fitr

Eid al Fitr

Eid al Fitr

Soldaduak

Soldaduak

Hildakoak lurperatzen

Hildakoak lurperatzen

Gaurik luzeena

Gutxienez 30 palestinar hil ditu Israelek atzoz geroztik. NBEk ohartarazi du ez duela nahikoa baliabide euren etxeak uztera behartutako palestinar guztiei giza laguntza emateko.

Diegu Corraine

"Ateak ixten ari zaizkie sardinierari"

Sardinia erdialdeko herri txiki batean jaio zen Corraine. Sardiniera du ama hizkuntza, eta hura ikertzen darama bizi osoa. Euskal Herrian izan da, euskararen egoera nolakoa den jakiteko.

Gizartea

Xuban Nafarrate gazte zaurituaren aita Joseba -ezkerrean-, 2012ko maitzaren 9an, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian.
Xuban Nafarrate gazte zaurituaren aita Joseba -ezkerrean-, 2012ko maitzaren 9an, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Raul Bogajo / Argazki Press

Justizia eskatzen dute oraindik

Xuban Nafarrateren kasuan aurrerapauso gutxi egin dira, bi urte luzeren ostean. Bost ertzainen aurkako ahozko epaiketa irekitzeko eskatu du sendiak, «justiziazkoa» delako.

futbola

Antoine Griezmann Zubietako prentsa aretotik irteten.
Antoine Griezmann Zubietako prentsa aretotik irteten. Juan Herrero / EFE

Bere borondatez joan da

Antoine Griezmann «erronka berrien bila» joan da Atletico Madrilera. Realak ondo bete du kutxa: 36 milioi euro. Esteban Granero lau urterako fitxatu du

Arrauna

Urdaibaiko arraunlariak Zierbenako estropadako garaipena ospatzen.
Urdaibaiko arraunlariak Zierbenako estropadako garaipena ospatzen. Marisol Ramirez, Argazki Press

Iragarpen ikusgarria

Urdaibaik hirugarren bandera irabazi zuen San Miguel ligan igandean, eta Hondarribiak sailkapenean atzean utzi du Orio.

Txirrindularitza. Frantziako Tourra

Vincenzo Nibali, tourra irabazi berritan.
Vincenzo Nibali, tourra irabazi berritan. Jerome Prevost / EFE

Hitz gutxiko jenioa

Isil-isilik eta sasoitsu irabazi du Tourra Nibalik. Hasieran, inor gutxik jotzen zuen faborito.

Katalunia

Duran i Lleida, Pujol eta Mas, iragan maiatzeko CiUko bileran.
Duran i Lleida, Pujol eta Mas, iragan maiatzeko CiUko bileran. Alejandro Garcia / EFE

Pujolen pribilegioak, jokoan

Jordi Pujoli pribilegioak kenduko ote dizkioten erabakiko du gaur Kataluniako Gobernuak

Ukraina

Bonbek suntsitutako etxe bat, Donetsken.
Bonbek suntsitutako etxe bat, Donetsken. Igor Kovalenko / EFE

Ukrainak onartu du NBEren misio batek giza eskubideen urraketak ikertzea

Ukrainak onartu du NBEren misio batek giza eskubideen urraketak ikertzea. NBEk bi aldeen jokabidea salatu du. Borrokak izan dira hegazkina eroritako inguruan. Moskuk Mendebaldeari leporatu dio gatazka bideratzeko proposamenik ez egitea.

Gizartea

Eusko Jaurlaritzak orain urtebete ezarri zuen botiken berrordainketa.
Eusko Jaurlaritzak orain urtebete ezarri zuen botiken berrordainketa. Juanan Ruiz / Argazki Press

49 milioi gutxiago botiketan

Berrordainketarako laguntza eskatu dute 93.000 herritarrek. 4,5 milioi eman ditu Osakidetzak

Gazaren aurkako erasoa

OLIVIER WEIKEN / EFE

Israelek ez du gelditzeko asmorik

Benjamin Netanyahuk esan du ez diola utziko eraso egiteari, «Gazako tunel guztiak desagerrarazi arte»..
Atzo, parke bat eta ospitale bat bonbardatu zituen Israelek, eta gutxienez hamar ume hil zituen