Loading ...

BERRIAren asteko artikulu hautatuak, ostiralero,
eskuko telefonoan eta tabletan

App Store Google Play
BERRIA Astekaria

IRAKURRI GABE UTZI EZIN DIRENAK


Astean zehar ihes egin dizun erreportajea, lasaiago irakurri nahi duzun elkarrizketa… BERRIAk asteko artikulu hautatuekin osatutako argitalpena jarriko dizu eskura ostiralero, nonahi eta eroso irakur dezazun.

Aurreko zazpi egunetan nabarmendu diren gaiak hautatuko ditu BERRIAko editore taldeak, eta eskura izango duzu astearen laburpena. Aktualitate informatiboaren arabera, asterokoez gain, 'Berria Astekaria'-k zenbaki bereziak ere argitaratuko ditu aplikazioan.

EZAUGARRIAK


'Berria Astekaria’ erraz erabiltzeko aplikazioa da; oinarrizko elementuekin, BERRIAren edukiak gailu eramangarrietan zabaltzeko diseinatua. Android eta iOS sistema eragileetan garatua.

    • DOAKOA

      Aplikazioa doan deskargatu daiteke Google Play eta Appleren App Store dendetan, ‘smartphone’-etan eta tabletetan. Garapen berri hau BERRIAlagunen ekarpenari esker egin da. Deskargatu aplikazioa, erabili, zabaldu edukia, eta lagundu zure ekarpenarekin halako egitasmoak garatzen: www.berria.eus/berrialaguna

    • ASTEROKOA

      Astero, ostiral goizetan, zenbaki bat argitaratuko da, aurreko zazpi egunetako artikulu hautatuekin (erreportajeak, elkarrizketak, iritzi artikuluak...).

    • JAKINARAZPENAK

      Zenbaki bakoitza argitaratzean ‘push’ jakinarazpen bat jasoko duzu zure telefono edo tabletan. Aplikazioa irekitzean automatikoki kargatuko da.

    Artikulua
    • BISUALA ETA IRAKURTERRAZA

      Artikuluen aurkezpena oso bisuala da; edukia erraz aurkitu eta aukeratu ahal izango duzu, eta tipografia zaindua da, irakurterraza izan dadin.

    • ARTXIBO OSOA ESKURA

      Aplikaziotik bertatik zenbaki zaharrak irakurri ahal izango dira, eta artxiboan, artikuluak bilatu.

    • BANATZEKO AUKERA

      Interesgarria iruditu zaizun artikulu, elkarrizketa edo erreportajea sare sozial, posta elektroniko edo SMS bidez zabaldu ahal izango duzu. BERRIAren hedapenari ekarpen handia egingo diozu. Eskutik goaz.

    Jakinarazpenak


Astekaria App Store Astekaria Google Play

LAGUNTZA TEKNIKOA


ikt@berriataldea.net

  

Whatsapp eta Telegram:

678-78 97 73

Urriaren 8tik 16ra, astegunetan

Goizez: 10:00-12:00

Arratsaldez: 16:00-18:00

Euskarri berrietan