Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
2017-02-06
Iazko kontuen berri emango zaie ekainaren 3an, batzarrera bertaratzen diren akziodunei. Gainera, 2017ko kudeaketa plana eta aurrekontuen berri ere emango da. BERRIA Taldeak parte hartzen duen bestelako egitasmoen eta enpresen (Hitza, Ataria, Alea, Hamaika, Hekimen eta Bidasoa inpresio zentroa) egoeraren berri ere jasoko dute akziodunek.
Urte zaila
Iazkoa urte zaila izan zen BERRIA Taldearentzat. Administrazio Kontseiluak onarpenerako bihar aurkeztuko dituen kontuen arabera, galera txiki batekin bukatu zuen urtea. BERRIA Taldeko akziodunek egunotan jaso dute Akziodunentzako informazioa. 2016ko balantzea txostena; bertan honako balorazioa egiten da: “Atal ekonomikoaren urteko balorazioa gazi-gozoa da. Gazia, diru sarreratan jaitsiera esanguratsua izan dugulako. Eta gozoa, jaitsiera hori jasan arren, urtea nahiko txukun bukatzea lortu dugulako”.
Beatriz Zabalondok, BERRIA Taldeko Administrazio Kontseiluko lehendakariak, egoerari aurre egiteko BERRIAlagunen komunitateak ematen digun sustengua nabarmentzen du: “BERRIAlagunen komunitateak ematen digun sostenguari esker eusten diegu, neurri batean, zailtasunei eta proiektua etengabe eraberritzeari (estilo liburuaren eta egunkariaren telefonoetarako aplikazio berriak, Oroiteria webgunea, eta abian diren beste informazio lan batzuk…). Bestela, kazetari eta kazetaritza molde urteetan zailduen deskapitalizazioak proiektuaren mehetzea ekarriko luke. Euskaldun guztiontzako galera”.
Aldaketak administrazio kontseiluan
Bost urteko agintaldia bete ondoren hiru lagunek BERRIA Taldeko Administrazio Kontseilua utziko dute: Joxean Alustiza, Edurne Alegria eta Gurutze Izagirre. Biharko batzarrak hiru kide berri izendatu behar ditu.
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)