Akziodunen batzarra

2020-23-09

BERRIA /

Urriaren 3an, larunbata, egingo du BERRIA Taldeak akziodunen ohiko batzar nagusia. Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa) egingo du,10:00etan. Batzarrean parte hartzeko, aurretik izena eman behar da.

COVID-19a dela-eta bizi garen egoeragatik, eta segurtasun neurri guztiak betetzearren, BATZARREAN PARTE HARTU NAHI DUENAK IZENA EMAN BEHAR DU, akziodunak@berriataldea.eus helbidera idatziz edo 943-30 43 45 telefonora deituz. Asmoa da aurreko urteetan bezala Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egitea batzarra, gehienezko edukiera eta osasun egoerak sortutako eskakizun guztiak errespetatuz, baina momentuko egoera dela-eta lekuz aldatu edo batzarra modu telematikoan egin beharra balego, halaxe jakinaraziko zaie izena eman dutenei.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)