BERRIA TBk 10 urte

2017-17-02

BERRIA /

Paperean eta Interneten ez ezik, bideogintzan ere hainbat urrats egin ditu BERRIAk azken urteetan. Ibilbide horretan, atzo bete ziren 10 urte BERRIA Euskal Herriko eta munduko aktualitatea bideo bidez ere emateko lanean hasi zela, jakinik ikus-entzunezkoen bideak komunikazioaren munduan hartu duen lekua handia dela. Bideogintza eguneroko jardun informatiboan hartzen ari den neurriaren adibide dira, era beran, BERRIAren ekonomia saileko kazetariek 'Ekonominutua'-ren bidez asteko ekonomia gaien gainean egiten duten asteroko iruzkina, Igandeetako 'Harian' erreportajeen aurrerapenak... Ikus-entzuleei esker, eta, bereziki, BERRIA proiektua sostengatzen duten BERRIAlagunen ekarpenari esker berritzen eta garatzen da BERRIA proiektua. Haiei esker iritsi da 10 urte hauetan Euskal Herriko eta munduko hainbat tokitara. Eta eginkizun horretan jarraituko du.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)